From Wikipedia, the free encyclopedia
Cockney Erresuma Batuko Londres hiriburuko geografia eta hizkuntzarekin lotura duen izendapena da.
Cockney | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak anglo-frisiar hizkuntzak angliar hizkuntzak ingeles Ingeles britainiar English language in England (en) Southern English (en) | |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | cock1238 |
Linguist List | eng-coc |
Alde batetik, langile mailako londrestarrak deitzeko izendapena da, bereziki, hiri-eremuko biztanleei deitzeko. Zehazteko cockneyak Aldgate, Bethnal Green, Bow, Hackney, Limehouse, Mile End, Old Ford, Poplar, Shoreditch, Stepney, Wapping eta Whitechapel barrutietako biztanlea dira. Antzinako usadio zahar baten arabera, izendapen hau Bowko kanpaiak, hots, Cheapside barrutian dagoen St. Mary-le-Bow elizako kanpaiak entzun daitezkeen eremuaren barnean bizi diren pertsonak izendatzeko soilik erabili daiteke, East Enden eremuan beraz.
Beste aldetik, gizatalde honek hitz egiten duen ingeles mota berezia deitzeko izendapena ere bada. Cocney jendeak berezko dialekto, doinu eta ahoskerak ditu, eta sarritan cockney kale hizkera erabili ohi dute.
Zinema munduan cockney hizkeraren adibide garbiena Michael Caine aktorea da, bere jaiotze hizkera hau baita.
Ondorengo fikziozko idazlanetan, cockney hizkeraren adibideak agertzen dira:
Izendapena gutxienez 1600tik aurrera erabilia da, orduan Samuel Rowlands-ek bere The Letting of Humours Blood in the Head-Vaine idazlan satirikoan "Bowko kanpaien cockneya" ("a Bow-bell Cockney") aipatu zuen. John Minsheu-ek (edo Minshew) bere 1617ko Ductor in Linguas idazlanean, izendapena bere gaur egungo esanahiaz erabili zuen lehenbiziko hizkuntzalaria izan zen. Halere, aurkeztutako esanahi hauek baieztapen soil batzuk besterik ez dira ('cock' eta 'neigh', edota latinezko incoctus).
Handik denbora batera, Oxford English Dictionary hiztegiak azaltzen duenez, bere jatorria cock ("oilar") eta egg ("arraultz") hitzetan oinarritzen du, bere lehenbiziko esanahia "itxura arraroko arraultza" (1362) izan zelarik, gero izendapen hau baserritar heziketako pertsona ezjakin bat izendatzeko erabilia izan zen (1521) eta beranduago esanahia gaur egun ezagutzen duguna kontzeptuari lotu zitzaion.
St. Mary-le-Bow eliza Londresko Sute Handiarekin batera erre eta Christopher Wren-ek berriz berreraiki zuen. Bere kanpaiak 1941an Bigarren Mundu Gerran zehar Alemania Naziaren bonbardaketen ondorioz suntsitu eta 1961ean ordezkatuak izan zirenez, "benetako" cocneyak jaio ez ziren denboraldi bat ere egon zela aipatu ohi da.
Beste hainbeste ezaugarriren artean, /ei/ diptongoak /ai/ bihurtzea du nabarmenetako bat, baita /ou/ /au/ bihurtzea ere ("coach" > "cauch", 'autobus'). Beste bereizgarri ezagun bat, baina ez esklusiboa, pertsona desberdinekin iraganean to be aditzean bereizketarik ez egitea da, eta forma bakarra erabiltzea: was, adibidez, "you was", "we was", etab. Cockney hizkeraz, bestalde, kode moduko hitzak eta hitz-multzoak eratzen dira erriman oinarrituta, adibidez, "the dog and bone" = "the telephone", 'telefonoa', edo "the jam jar" = "the car", 'autoa'. Hala ere, Londreseko herritar xumeen egungo aldaketa soziolinguistiko azkarra eta hedabideen gizartea dela eta, hizkera galtzen ari da.
Ben Judah, bere This is Londonen (2016), hizkera hamabost urteren buruan galduko delakoan dago. Kaleko hizkeraren tonuak laua bihurtzeko joera dauka (bigarren hizkuntza izatearen indarrez), lehen ahoskatzen ez ziren "h"ak orain ahoskatu egiten dira; Urduaren eragina sumatzen da gramatika lausotzearen bidez, "them" "dem" bihurtzen da ("this" > "dis"). Adierazgarritzat jo izan da ohiko "mate" bokatiboaren ordez ('lagun') "boss" ('nagusi') hartzen ari den indarra.
Cockney hiztun ospetsuen artean bereziki Michael Caine eta Jason Statham aktoreak daude, beren hizkera maiz cockney perfektuaren estereotioa bezala agertu izan da, umorista, imitatzaile eta jende askok cockney hizkera imitatzean eredutzat hartuz. Bestelakoak, David Beckham, Terence Stamp, Gary Oldman, Charlie Chaplin, Ray Winstone eta Alan Ford.
Hona cockney ahoskeraren hainbat ezaugarri[1]
Cockney hizkeraz maiz ezezko bikoitzak erabiltzen dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.