From Wikipedia, the free encyclopedia
Christian Albrecht Bluhme (Kopenhage, 1794ko abenduaren 27a – ibidem, 1866ko azaroaren 6a) daniar abokatu eta politikari kontserbadorea izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1852tik 1853ra eta 1864tik 1865era.
Hans Emilius Bluhme itsas armadako komandantearen semea izan zen. Zuzenbidean lizentziaduna eta abokatua lanbidez, Jutlandiako Bigarren Erregimentuaren auditore izan zen 1820an, eta bi urte geroago nekazaritza bulegoko aholkulari. 1824an Indiako Trankebar merkataritza-establezimendu daniarraren gobernu-kontseilura bidali zuten. 1831n Danimarkara itzulita, Store Heddinge hiriko estatuko kontseilari izendatu zuten, eta 1838an Alborgeko elizbarrutiko ofizial izendatu zuten. 1848an Merkataritza Ganbera Nagusiko zuzendari hautatu zuten eta 1848ko urtarrilean bertako lehendakari bihurtu zen.
1852tik 1853ra eta 1864tik 1865era lehen ministro izan zen. Bere bigarren agintaldia Dukerrien arteko Gerraren azken zatiarekin bat etorri zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.