From Wikipedia, the free encyclopedia
Charles Edward Stuart (Erroma, 1720ko abenduaren 31 – Vaticano Hiria, 1788ko urtarrilaren 31) erbestetutako Erresuma Batuko eta Irlandako tronuen erregenahi jakobita izan zen. Ingelesez eta eskozieraz Bonnie Prince Charlie ezizenaz (euskaraz: "Karlos Printze Ederra") ezagunagoa izan zen. Eskoziako gaeleraz Teàrlach Eideard Stiùbhairt eta irlanderaz Séarlas Éadbhard Stiúbhart zituen izenak.
Charles Edward Stuart | |||
---|---|---|---|
1766ko urtarrilaren 1a - 1788ko urtarrilaren 31 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Palazzo Muti (en) , 1720ko abenduaren 31 | ||
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma | ||
Heriotza | Palazzo Muti (en) , 1788ko urtarrilaren 31 (67 urte) | ||
Hobiratze lekua | Vatican Grotto (en) | ||
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | James Francis Edward Stuart | ||
Ama | Maria Clementina Sobieska | ||
Ezkontidea(k) | Princess Louise of Stolberg-Gedern (en) (1772ko apirilaren 17a - 1780) | ||
Bikotekidea(k) | |||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | |||
Leinua | Estuardo etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | pretender (en) eta buruzagi militarra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Jakobiten matxinada Battle of Prestonpans (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | Jacobites (en) | ||
Aita James Francis Edward Stuart erregenahia zuen, 1688an Iraultza Loriatsuak kendutako Jakue II.a eta VII.aren semea zena.
Jakobitek bultzatuta 1745eko matxinada zuzendu zuen. Eskoziako Lur Garaietako klan askok lagunduta, Glenfinnanen aitaren zutoihala altxatu eta Eskozia eta Ingalaterrako iparraldea mendean hartu zituen. Hala ere, Londres hartzekotan zegoela, Eskoziara itzuli eta Jurgi II.aren semeak gidatutako armadak Cullodengo guduan irabazi eta ihes egin behar zuen.
Bonnie Prince Charlieren ihesaldiak kondaira sortu zuen Eskozian, Eskozian "The Skye Boat Song" eta Irlandan Mo Ghile Mear abestiek hilezkortua. Flora MacDonaldek lagunduta eta emakumez mozorrotuta Skyetik Frantziara alde egin zuen[1][2].
Helburu politikoak guztiz galduak, erbestean alkoholari ekin zion[3]. Alaba bakarra izan zuen: Charlotte Stuart. Hau seme-alabarik gabe hil zenez, berarekin batera bukatu zen Stewart leinua.
Bonnie Prince Charlie zenbait filmetan agertu da:
Literaturan ere agertu da:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.