Bakterio mikroaerofilo eta gram-negatiboen generoa; mugikorrak dira, eta animalien eta gizakien ugal-organoetan eta hestean bizi dira From Wikipedia, the free encyclopedia
Campylobacter ("bakterio kurbatuak" esanahia) bakterio Gram-negatiboen generoa da. Genero honetako bakterioak normalean koma edo s-formako eta mugikor agertzen dira. [1]
Campylobacter | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Epsilonproteobacteria |
Ordena | Campylobacterales |
Familia | Campylobacteraceae |
Generoa | Campylobacter [[|]] |
Datu orokorrak | |
Habitat | human saliva (en) |
Gaixotasuna | Gastroenteritisa |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Campylobacteren espezie gehienak gaixotasunak sor ditzakete eta gizakiak eta beste animalia batzuk kutsatu. Bakterioaren gordailu nagusia hegaztiak dira; [2]. Gizakia Campylobacter espezieekin kutsatutako elikagaiak jatean gaixotu daiteke. Beste infekzio iturri bat kutsatutako animaliekin harremana izatea da, eta askotan Campylobacterrek asintomatikoki eraman daitezke. [3] Gutxienez dozena bat espezie Campylobacter giza gaixotasunean inplikatuak dira, C. jejuni eta C. coli ohikoenak izanik. [4] C. jejuni bakterioen elikagaiengatiko gaixotasun eragile nagusietako bat da garatutako herrialde askotan. [4] [5] C. jejuni infekzioa ere HIESa duten pertsonetan odolera hedatu daiteke, eta C. lari umeetan beherako errepikakorraren kausa ezaguna da. [3] C. fetus abortu-espontaneoaren kausa da behi eta ardietan, baita gizakietan patogeno oportunista ere. [6] Genero hau listuaren mikrobiotan agertzen da.[7]
Genero honen barnean 18 espezie daude, hauetako asko giza patogenoak izanik. Campylobacter jejuni, Campylobacter fetus eta Campylobacter coli dira patogeno garrantzitsuenak.
Campylobacterrek, normalean, kurba edo gakotx-formarekin agertzen dira eta flagelo unipolar edo bipolarrez mugitzen dira.[1] Oro har, oxigeno maila baxuetako inguruetan bizi dira. Oxigeno atmosferikoan, C. Jejuni-k koko forma har dezake [8] Oxidaseen eta katalasen testetan positiboak dira. Campylobacter ez-hartzikorra da. [1] Campylobacter 42 °C-tan hazten dira hoberen. [8] Ez dute esporarik sortzen.
Gela-Tenperaturan biziraute oso urria dute, baina Campylobacter-ek errefrigerazio tenperaturetan bizirik iraun dezake denbora laburrez – 15 aldiz luzeago irauten dute 2 ° C-tan 20 °C-tan baino. Bakterioak poliki-poliki hil egiten dira tenperatura izoztuetan eta beroan ez dute irauten, 48 °C-tik gorako tenperaturan suntsitzen dira. [9]
Bakterio hauen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:
Campylobacter infekzioaren sintomak Theodor Escherich-ek haurrengan deskribatu zituen 1886an. [10] Infekzio hauek cholera infantum (haurtzaroko kolera), [10] edo “udako –beherakoa” izendatu zituen. [11] Espeziea, lehen aldiz Sir John McFadyean-ek isolatu zuen 1906an Londresko Royal Veterinary College-en. [12]
Generoa geroago definitu zen, 1963an. [13]
Campylobacter espezieen genomak sekuentziatu egin dira, lehena 2000. urtean C. jejuni-rena. [14] [15] Genoma-ikerketek Campylobacter-eko kideen markatzaile molekular espezifikoak identifikatu dituzte. Horretaz gain, hainbat markatzaile aurkitu ziren Campylobacter espezie guztietan, C. Fetus-ean izan ezik, espeziaren arteko distantzietan urrutikoena da. Markatzaile asko C. jejuni eta C. coli artean partekatzen dira, bi espezie hauen arteko harreman estua adierazten dutellarik. [16]
Antzeko Ikerketek Campylobacter espeziearen motilitatearen gene arduradunak aztertu dituzte. Campylobacter-eko espezie guztiek motilitateko bi flagelin gene tandem dituzte, flaA eta flaB. Gene horien arteko errekonbinazio intergenikoek eragina dute bakterioon birulentzian [17].
Geroz eta gehiago dira kinolonei erresistentzia agertzen dituzten anduiak. Ebidentziek iradokitzen dute abelzaintzan antibiotiko mota hauen gehiegizko erabiltzearen ondorio dela. [8]
Azken hamarkadetako Campylobacter-en taxonomia nahasgarriak Campylobacter -bakteriofagoen lehendabiziko txostenak identifikatzea zaildu du. Gaur egun, C. coli eta C. fetus (aurreko Vibrio coli eta V. fetus) bezala ezagutzen diren espezien bakteriofago espezifikoak, behi eta txerrietatik isolatu ziren 1960ko hamarkadan. [18][19][20][21]
Campylobacterrek kanpilobakteriosi izeneko infekzio gastrointestinala sor dezake. Inkubazio epea 24-72 ordukoa da. [22] Beherakoa edo disenteria sindromea da infekzio honen ezaugarria, hanturazkoa, batzuetan odoltsua; arranpak, sukarra eta sabeleko mina eragiten dituena. [23][24] Transmisioko bide ohikoenak fekal-ahozkoak dira, kutsatutako janari edo ura hartzeagatik, edota haragi gordina jatearen ondorioz. Campylobacteriosis-an zerikusia duten elikagaiak, besteak beste, hegazti gordin edo azpiegosiak, esneki gordinak eta kutsatutako produktuak dira. [25] Campylobacter urdaileko azido klorhidrikoaren produkzio arruntari sentikorra da: ondorioz, dosi infekziosoa nahiko altua da eta bakterioak oso gutxitan eragiten du gaixotasuna 10.000 organismo baino gutxiagotan dagoenean. [3] Hala eta guztiz ere, botika antiazidoak (gastritis edo sabeleko ultzeretarakoak) hartzen dituztenek arrisku handiagoa dute organismo kopuru txikiagoaz gaixotzeko, medikazio mota honek azido gastrikoaren pordukzio normala inhibitzen baititu.
Hurrengo ehunetan eragiten ditu lesioak: jejunum, ileum eta kolonean. C jejuni-ren andui gehienek toxina (cytolethal distending toxin) sortzen dute, zelulen zatitzeko eta immunitate-sistema aktibatzeko gaitasuna galarazten duen toxina. Honen laguntzaz bakterioek immunitate-sistema saihestu eta denbora mugatu batez zelulen barnean bizirauteko aukera dute. Behin pentsatu ere egin zen kolera-itxurako enterotoxina ekoizteko gai zirela, baina hori ez da egiaztu. Organismoak difusoa, odoltsua, edematosa eta exudagarria den enteritis-a sortzen du. Infekzioak, oso gutxitan izan bada ere, sindrome hemolitiko-uremikoa eta purpura trombozitopenikoa kausatzat hartu izan da, ez da horrelako kasurik egiaztu. Zenbait kasutan, Campylobacter infekzioa Guillain-Barré sindromearen kausa ezkutua izan daiteke. Perforazio gastrointestinala ileonaren infekzioaren konplikazio arraroa da [26].
Campylobacter periodontitisarekin lotu izan da ere [23].
Gaitzaren infekzio iturria animaliak dira, hegaztiak batez ere. Ur eta elikagai kutsatuen bidez transmititzen da gaixotasuna, hesteetako infekzio gehienen antzera (salmonelosi, kolera, sukar tifoidea...). Campylobacter-ek sortzen duen gastroenteritisa oso zabalduta dago herrialde garatuetan, eta Europako toki askotan janari intoxikazioak eragiten dituen bakterio ohikoena da. Gaitza, hala ere, ez da larria eta astebeteko epean berez sendatzen da.
Infekzioa normalean auto-mugatua da eta, kasu gehienetan, likido eta elektrolito bidezko tratamendu sintomatikoaz nahikoa da giza infekzioetan. Sintomek normalean bost edo zazpi egun irauten dute. [25] tratamendu antibiotikoak efektu gutxi du eta ez da gomendatzen arrisku handiko pazienteetan izan ezik [27]. Campylobacteriosis diagnostikoa gorozkien lagina aztertuz egiten da. Tratamendu estandarra azitromicina da, antibiotiko macrolidoa, batez ere umeen Campylobacter infekzioetan; [28] batzutan ere bestelako macrolidoak, quinolonak eta tetraziklinak erabili izan dira helduen Campylobacter gastrointestinala tratatzeko [29]. Infekzio sistemikoei dagokienez, bestelako antibiotiko bakterizidak erabiltzen dira, adibidez ampizilina, amoxikilina / clavulanic azidoa edo aminoglycosidoak. Fluoroquinolonak, hala nola, ciprofloxacin edo levofloxacin, erresistentzien ondorioz eraginkortasuna galdu dute. [30] Antibiotikoez gain, ume deshidratatuak ospitalean benabarnetiko hidrataziozko tratamendua behar izan dezakete.
Euskalerrian, Campiyobacterra da beherakoen eragile nagusia. Merkatuan saltzen diren oilasko haragia da kutsadura iturri nagusiena, gehenetan gurutzatutako kutsadurak ematen dira oilasko gordinaz elikagaiak manipulatzean.
2013ko urtarrilean, Erresuma Batuko Food Standards Agency-k, Elikagaien Arauen Agentziak, ohartarazi zuen Erresuma Batuko dendetan erositako oilasko gordin guztietatik bi heren Campylobacterrez kutsatuta zeudela; honek urtero milioi erdiri gaixotasun eta 100 hildako inguru eragitzen dituela estimatzen da. [31] 2014ko ekainean, Elikagaien Arauen Agentziak oilasko gordinaren garbiketaren kontrako-kanpaina hasi zuen; garbiketen zipriztinek germenak hedatzen laguntzen dute. [32] 2015eko maiatzean, FSAk argitaratu zituen 2014ko otsailean eta otsailean oilasko freskoetatik ateratako laginekin egindako emaitzak, eta oilaskoen % 73 positiboak izan ziren Campylobacterraren presentziaz. [33]
Campylobacter infekzioak% 14 handitu ziren Estatu Batuetan 2012an, 2006tik 2008ra bitartekoarekin alderatuta. 2000. urteaz geroztik infekzio maila handiena da. [25]
Estatu Batuetako txikizkako merkataritzan oilasko haragi gordinean Campylobacterren prebalentzia handia (% 40 edo gehiago) erreportatu izan da. [34] Txikizkako oilasko haragiaren prebalentzia hau, Estatu Batuetako Nekazaritza Sailaren errendimendu-mikrobiologien azterketa standarretan agertutakoa baino handiagoa da; eta uztailaren eta irailaren artean argitaratutako 2014ko azkeneko hiruhilekoen txostenean, Salmonella eta Campylobacter-en haragi eta hegaztien azterketek Campylobacter spp prebalentzia baxua erakusten du AEBetako Nekazaritza Sailaren Elikagaien Segurtasun eta Ikuskapen Zerbitzuak argitaratutako datuetan. Oilasko haragi gordinean prebalentzia handiagoa (% 20) mekanikoki banatuta dagoen oilasko haragian baino (hau prozezatu ondoren saltzen da soilik). [35]
FoodNet Kanada jakinarazi du Campylobacter patogeno arruntena dela paketatutako oilasko bularrekoetan, aztertutakoen laginen ia erdiak positiboak dira. Gainera, Campylobacter eta Salmonella gaixotasun gastrointestinaleen kausa ohikoenak izan dira Kanadan [36]
2016ko abuztuan Havelock North-ko 4.000+ biztanleek, 13.000 biztanle inguruko herria, hornidura uraren uztezko Campylobacter kutsaduraren ondorioz, gaixotasun gastrikoa [37][38] izan zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.