Camille Jordan
matematikari frantziarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Marie Ennemond Camille Jordan (Lyon, 1838ko urtarrilaren 5a - Paris, 1922ko urtarrilaren 22a) Frantziako matematikaririk bikainenetakotzat jotzen zuten; izan ere, aurkikuntza handiak egin zituen geometria eta analisi arloetan. Jordanek Eskola Politeknikoan ikasi zuen (1855eko promozioa). Meatze ingeniaria izan zen. 1876an, Collège de France ikastetxeko irakasle sartu zen Joseph Liouvilleren ordez.
Zientzia aldizkarietan artikulu ugari argitaratzeaz gain, Ordezkapenen eta ekuazio aljebraikoen tratatua idatzi zuen. Halaber, Gaussen metodoa zabaldu zuen, n ezezaguneko n ekuazioko sistema linealak ebazteko.
Bere izena hainbat funtsezko emaitzei lotuta dago:
- Jordan kurbaren teorema, analisi konplexuan beharrezko topologia emaitza bat
- Jordanen forma kanonikoa eta Jordanen matrizea aljebra linealean
- Talde teorian, Jordan-Hölderren teorema oinarrizkoa da konposizio-serietan.
25593 Camillejordan asteroidea eta Camille Jordanen institutua bere omenez izendatuta daude.