Taldeak eta haien egitura aztertzen dituena, besteak beste, talde finituak, ziklikoak, topologikoak... Talde-teoria simetria duten sistema fisiko eta abstraktuak analizatzeko metodo formal ahaltsua da, eta aplikazio ugari ditu fisikan eta kimikan. From Wikipedia, the free encyclopedia
Aljebra abstraktuan, talde-teoriak[1] talde bezala ezagutzen den egitura aljebraikoa ikertzen du, hutsik ez dagoen multzo bat eta barne eragiketa bat dena. Bere helburuak, besteak beste, taldeak sailkatzea, euren propietateak eta aplikazioak matematikaren barruan zein kanpoan egitea dira.
Taldeek, beste egitura aljebraiko landuago batzuen zutabe bezala balio dute, eraztunak, gorputzak edo bektore espazioak kasu. Talde-teoriak aplikazio asko ditu fisikaren eta kimikaren alorrean, eta simetria ezaugarri duten egoeretan aplika daiteke. Gainera, astrofisikan aplikatzen dira: quarkak, asmakizunen soluzioa: Rubiken kuboa, kode bitarretan eta kriptografian.
Talde baten ordena bere kardinalitatea da; hura oinarri hartuta, ordena finituko edo ordena infinituko taldeetan sailka daitezke taldeak. Ordena finituko talde bakunen sailkapena XX. mendeko lorpen matematiko handienetako bat da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.