Camarinako arpilatzea K.a. 405eko udaberrian gertatu zen. Hermokratesek K.a. 408tik eraso egiten zituen kartagotar eskualdeak Selinustik, eta erantzun moduan, Kartagok armada bat bidali zuen Siziliara, Hanibal Magon eta Himilkon II.a, magoniden esanetara. Hauei greziar koalizio batek, Sirakusak zuzenduta, aurre egin zien. Greziarrek Akragas laga zuten K.a. 406ko neguan zortzi hilabeteko setio baten ondoren. Setioaren bitartean, Hanibal hil zen izurri batek jota. Kartagotarrek, Akragas arpilatu ondoren, han eman zuten negua eta K.a. 405eko udaberrian Gela eraso zuten. Dionisio I.a Sirakusako buruzagi nagusia bilakatu zen, baina haren armadak porrot egin zuen Gelan. Nahiz eta greziarren galerak eskasak izan, Dionisiok hiria utzi zuen eta hurrengo egunean, kartagotarrek garbitu zuten. Gelako arpilaketaren ostean, greziar armada presaka Camarinera abiatu zen Gelako errefuxiatuekin. Dionisiok Camarinako defentsa prestatu beharrean, biztanleei agindu zien hiria uztea. Baina Sirakusarantz atzera egiten zutenean, greziar armadan matxinatutako talde batek Sirakusa okupatu zuen, Dionisiok hiria beranduago berreskuratu bazuen ere. Kartagotarrak, Camarina arpilatu eta gero, Sirakusaren aurrean udan kanpatu ziren. Azkenean, sinatutako bake-itunaren arabera, kartagotarren eskuetan utzi zen Selinus, Akragas, Gela eta Camarina. Baimena eman zitzaien greziarrei hiri horietara itzultzeko eta Dionisio ontzat hartu zuten Sirakusako mandataria izateko. Kartagok Sizilian kontrolaren une gorena lortu zuen. Egoera hau ez zen errepikatuko Agatokles hil arte K.a. 289an.
Camarinako arpilatzea | |||
---|---|---|---|
II. Siziliar gerrak | |||
Greziar-puniko maskaren nahasketa. | |||
Data | K.a. 405 | ||
Lekua | Camarina, Sizilian | ||
Koordenatuak | 36°52′19″N 14°26′52″E | ||
Emaitza | Camarina suntsiturik | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Himerako porrotaren ostean (K.a. 480), Kartago 70 urtez Siziliatik kanpo ibili zen. Tarte horretan, greziar kultura elimoen, sikanoen eta sikuloen hirietan sartu zen. Hau guztia aldatu zen K.a. 411n, Selinus greziarren doriar hiriak Segesta hiri elimoa menperatu zuenean. Segestak laguntza eskatu zuen Kartagon eta hango senatuak onartu zuen. Hanibal Magon kartagotarrak K.a. 409an Selinus menperatu zuen baita Himera hiria suntsitu ere. Sirakusak eta Akragasek, Siziliako greziar hiririk nagusienek, Kartagori aurre egin beharrean baimendu zioten arpilatutakoekin alde egitea[1]. Hiru urtez, barea nagusitu zen Sizilian, baina ez ziren itunik sinatu greziar eta kartagotarren artean borrokak amaitzeko.
Erbesteratutako sirakusar jeneralaren arpilaketek eskualde punikoan, Motiaren eta Panornosen inguruan, kartagotarrei eragin zien beste armada bat bidaltzeko K.a. 406an, Hanibal Magonek zuzenduta. Honek Himilkon iloba ekarri zuen bigarren komandante gisa[2]. Siziliako greziar hiririk garrantzitsuenak Sirakusa eta Akragas, gatazkarako prestatu ziren mertzenarioak kontratatuz, ontziteria handituz eta hirietako harresia zaharberrituz. Sirakusa Peloponesoko Gerran sarturik zegoenez eta auzokideekin arazoak izan, laguntza eskatu zuen Grezian kartagotarrak Sizilian lehorreratzean.
Hanibalek Akragas setiatu zuen K.a. 406ko udan, baina hiriak eutsi zion lehenengo erasoari. Setio-arrapalak egiten zituen bitartean, izurri batek Hanibal eta milaka kartagotar hil zituen. Himilkonek gidatzen zuen kartagotar armadaren zati batek porrot egin zuen Dafaneo greziarraren aurrean eta hiria, tarte batez, askatu zuen. Akragastarrak ados ez zeudenez jeneralen erabakiarekin, (muzin egin zietelako irabazitako kartagotarrak ehizteari) haietariko lau harrikadaz hil zituzten. Greziarrak, kartagotar kanpalekuaren hornidura oztopatu eta gero, hauen armadan matxinada bat lortzear egon ziren. Himilkon trantze larritik irten zen Sirakusako ontziak gainditzean Akragasera alea zeramatela. Orduan, egoera guztiz aldatu zen, greziar gosetiek hiria abandonatu bezain pronto, Himilkonek arpilatu zuen, zortzi hilabeteko setio luze baten ondoren[3]. Negua Akragasen igaro eta gero, Himilkon Gelarantz abiatu zen. Ez dago argi neguan zehar kartagotarrek ordezkorik izan zuten, baina Himilkonek flota Motian utzi zuenez, armada lehorretik hornitu behar zen.
Kartagotarrek Akragasen negua igaro zuten bitartean, akragastar errefuxiatuek zenbait jeneral salatu zuten Sirakusara heltzean. Batzarrean, Dionisio, adorez borroka egin zuenak, salatarien iritzikoa zen. Jarri zioten izuna bileraren prozedura apurtzeagatik Filisto lagunak ordaindu zuen. Honela, hautagai bilakatu zen kargu politikorako. Batzarrak Dafaneo eta beste jeneral batzuk kendu zituen eta hauen ordez Dionisio jarri zuten beste batzuen artean. Akragasko errefuxiatuek Sirakusa utzi zuten eta Lentinin babestu ziren. Bitartean, Gelak eskatu zuen sirakusarren laguntza kartagotarrak hurbitzen zirelako.
Dionisio saiatu zen bere boterea ziurtatzen Gelara laguntza bidali baino lehen. Gobernuburutza lortu orduko, erbesteratu politikoak deitu zituen: Hermokratesen jarraitzaileak, baita beste aliatu batzuk ere). Horren ondoren, Gelarantz zuzendu zen 2.000 soldadu eta 400 zaldunekin. Armada horretan Dixipo espartarrak agintzen zuen. Dionisiok, behin Gelan, lortu zuen hango jeneralentzat heriotz zigorra, eta soldaduei ordainketa bikoitza eman zien kondenaturiko jeneralen ondasunekin[5]. Beranduago, Sirakusara itzuli zen non zain zeuden hiritarrek haren izena oihukatzen zuten[6]. Dionisiok jeneralak salatu zituen Kartagok erosiak izateaz eta batzarrak sinistean, Dionisio jarri zuen buruzagi bakar moduan. Orduan, Dionisio Lentinira abiatu zen, non 600 bizkarzain lortu baitzuen[7]. Kontratatutako mertzenarioekin kopurua 1.000 soldadu izatera heldu zen. Geroago, Dexipo kanporatzean, Dafaneo eta beste sirakusar jeneral batzuk exekutatu zituen. Une horretan, hasi zen Dionisioren tirania (K.a. 405-367)[8]. Behin ziurtatuta haren boterea, saiatu zen Gelak pairatzen zuen kartagotar mehatxua konpontzen baina kanpoan laguntza eskatu gabe[9].
Dionisiok ez zuen Gela lagundu Sirakusako boterea kontrolatu arte, baina behin lortuta, Gelarantz abiatu zen. Han egonda, ibaiaren bokalean kanpatu zen eta kartagotarren hornidurazko lerroak hiru astetan zehar eraso zituen. Hala ere, soldaduek eskatu ziotenez zuzeneko oldarra egitea, kartagotarren kanpalekua (Gelako mendebaldean zegoena) hiru aldetatik eraso zuen. Greziarrak saiatu ziren pintza-mugimendua egiten, baina armadaren koordinazio ezaz, destakamentu guztiak garaituak izan ziren. Orduan, Dionisiok agindu zuen Gela uztea nahiz eta greziar armadak ez zituen kalte handiak paiaratu eta borroka jarraitzeko prest egon. Kanpalekuak erre eta gero, Gelan 2.000 soldadu utzi zituen, gelatarrak eta gainontzeko armada Camarinarantz abiatu zen.
Camarina hiria Sirakusako mendebaldean 112 kilometrora dago, Hipparis eta Oanis ibaien artean. Hiria Hipparis ibaiaren hegoaldean eraikitzean, harresi-eraztun batekin inguratu zuten eta ibairen bokalean bi portu egin zituzten. Portuen tamainak ezin zuen flota handi bati abegi eman, beraz, itsasontziak hondartzetan ainguratura egon behar ziren. Sirakusak K.a. 598an, hiria fundatu bazuen ere, hango biztanleak, sikuloen laguntzarekin, metropoliaren kontra matxinatu ziren, baina Sirakusak K.a. 552an arpilatu eta gero haren domeinua bihurtu zuen. Hipokrates Gelakoak Camarina konkistatu zuen K.a. 492an eta K.a. 484an, biztanleria Sirakusara eraman zuen. Hala ere, Gelak birpopulatu zuen K.a. 461ean. K.a. 437an, Camarina Lentinirekin eta Atenasekin aliatu zen Sirakusaren kontra. Alabaina, Sirakusari lagundu zion atenastarren espedizioan (K.a. 415-413), soldaduak bidali zituen Akragasera K.a. 406an eta Gelara K.a. 405ean. Camarina, ibaiaren hegoaldean plazaratuta egotean, hau lubanarro gisa erabiltzen zuen. Hiria hurbilago zegoen Sirakusatik Gelatik baino, gainera Dionisiok erabil zitzakeen Akrai eta Kasmena hiriak Camarina hornitzeko, baita Sirakusako ontziteria ere. Ibaiaren iparraldeko zingirek kartagotarren aurreratzea oztopatu zuten, gehienbat K.a. 405etik, zingirak drainatu ez zirelako.
Kartagok hasieran 50.000 soldadu eta 120 trirreme bidali zituen[10] Siziliara K.a. 406an. Armadak hildakoak izan zituen Akragasen eta Gelan, izurriak egindako kaltea kontuan hartu gabe. Ez dago jakiterik Kartagok errefortzu gehiago bidali zuenentz edo afrikarrek Sizilian lortu zuten. Edozein modutan, Himilkonek 30.000-40.000 soldadu gidatuko zituen, flota punikoa Motian zegoen bitartean, hau da, operazioetatik urrun. Dionisiok, aldiz, 30.000 oinezko, 1.000 zaldun eta 50 trirremeko armada agintzen zuen. Gelan galdutakoa ez zen handia izan eta armada arazorik gabe heldu zen Camarinara. K.a. 406an, Camarinak 500 hoplita, 600 tropa arinak eta 20 zaldi bidali zituen Akragasera[11]. Guztira, Camarina eta Gela hiriek 3.000[12]-6.000[13] soldaduren artean izan zitzaketen. Honetaz gain, Gelako errefuxiatuak armadari gehitu ziren.
Libiarrak infanteria astunean eta arinean aritzen ziren, armadaren unitate disziplinatuenak izanik. Infanteria astunak formazio itxian borroka egiten zuen, lantza luzez eta ezkutu biribilez armaturik, kasko eta lihozko korazak zeramatzela. Libiar infanteria arinak xabalinak eta ezkutu txikiak zituzten, iberiar infanteria bezalakoa. Iberiar infanteriak tunika zuriak janzten zituen purpuraz brodatutako ertzekin eta buruan larruzko kaskoak zeramanez. Infanteria astunak falange trinkoan borroka egiten zuen, jaurtitzeko lantzekin armaturik, gorputz osoko luzerako ezkutuekin eta ziztatzeko ezpata laburrekin[14]. Campaniako, Sardiniako eta Galietako infanteriek borroka egiten zuten jatorrizko ekipamenduarekin[15], nahiz eta Kartagok sarritan hornitu. Sikuloak eta beste siziliar batzuk greziar hoplita gisa janzten ziren. Libiarrek, kartagotar hiritarrek eta Libiaren aldeko feniziarrek zalditeria disziplinatua eta ondo prestatuta zuten, jaurtitzeko lantzekin eta ezkutu biribilekin horniturik. Numidiar zalditeria arinak xabalina sorta bat zituen, eta zaldunek bridarik edo zelarik gabe zaldiak gidatzen zituzten. Iberiarrek eta galiarrek ere zalditeria zekarten. Garai horretan, Kartagok ez zuen elefanterik erabili, baina libiarrek lau zaldizko gurdiak ekarri ohi zituzten[16], hauek Camarinan ez bazeuden ere. Kartagotarren aliatuek armadan esku hartzen zuten eta kartagotar ofizialek gudaroste guztien gainean agintzen zuten, nahiz eta zenbait unitate jatorrizko buruzagien esanetara egon. Greziar hoplitak Italian eta Grezian kontratatzen ziren.
Greziar armadaren unitate garrantzitsuenak hoplitak ziren, gehienbat hiritarrez osaturik, baina Dionisiok Greziatik eta Italiatik mertzenario anitz ekarri zuen. Sikuloek eta beste Siziliako natibo batzuek hoplitak eta peltasta moduan zerbitzatzen zuten: Hauetaz gain, campaniar, samnita edo etruriar gerlariak ohikoak ziren greziar armadan[17]. Falangea izan zen borroka egiteko ohiko formazioa. Hiritar aberatsenek zalditeria osatzen zuten baina mertzenarioak errekrutatzen ziren ere.
Dionisiok, jasandako porrotaren ostean, agindu zuen Gela hustea seguruena ezin zuelako kartagotarren aurka zuzeneko enfrentamendua pairatu, haren armada txikiagoa baitzen. Bestalde, greziar soldaduek muzin egin zioten kartagotar hornitzaileak eta hornidurazko itsasontziak erasotzeari. Gainera, Gelan neguan setiaturik egotean, kartagotarrek Sirakusako komunikazioak moztu zitzaketen, eta horretaz baliaturik, etsaiek Dionisio hiriko buruzagitzatik kendu lezaketen[18]. Arrazoi berdinengatik Greziar armada hirira heldu bezain pronto Dionisiok erabaki zuen Camarina hustea. Populazioak alde egitean, ahal zuen guztia eraman zuen baina atzean gaixorik zeudenak utzi zituen, Sirakusarantz abiatzen zen bitartean[19].
Bi hiri greziarrak errenditzea borroka egin gabe kaltegarria izan zen Dionisiorentzat, nahiz eta arrazoiak militarki eta politikoki zuzenak izan. Kartagotarrek ez zituzten iheslariak jazarri, baina hauen beldur[19], Camarinako eta Gelako biztanleak Sirakusarantz abiatu ziren. Emakumeen, zaharren eta umeen oinazeak eragina izan zuten soldaduen adorean, zeinak Dionisioren arrazoiei buruz hasi baitziren eztabaidatzen eta uste zuten hurrengo arrazoiengatik Kartagorekin aliatu zela[20]:
Greziarrak ziur zeuden Dionisiok isilpeko tratatu bat zuela kartagotarrekin eta saiatzen zela Sirakusa gobernatzen kartagotarren beldurrarekin eta bizkarzainen laguntzarekin. Zurrumurruak hainbeste hedatu ziren ezen askok pentsatu zuten, erabilitako bitartekoa kontuan hartu gabe, Dionisio boteretik kendu behar zutela.
Italiako greziarrak izan ziren lehenak Dionisioren armada uztean. Gelan hildako gehien jasan zutenez, erabaki zuten Messinara alde egitea. Sirakusako zaldunek, noblez eta antzinako oligarkez osatuta, adostu zuten Dionisio hiltzea, baina hau mertzenarioez babestuta egotean, aukera egokia itxaroten zuten[21]. Mertzenarioak armada utziz, presaka Sirakusara abiatu ziren, non susmo txarrik gabe onartuak izan batziren. Han egonda, Dionisioren emazteaz abusatu zuten, eta greziarrek irabaziak izan zirelako eta Dionisiok alde egin zuelako zurrumurruak hedatu zituzten. Hiria kontrolatu ondoren, ateak itxi zituzten kanpokoak sar ez zitezkeen.
Dionisio egoera larrian zegoen: mendebaldean kartagotarrak eta ekialdean matxinatutakoak, Sirakusaz jabetu zirenak. Kartagotarrek erasotzekotan, greziar armada ahul hura gaindituko lukete. Dionisiok kartagotarren gelditasunez eta matxinatuen gaitasun ezaz konturatzean, 100 zaldi eta 600 mertzenario hartuz, errefuxiatuak utzi eta gero, Sirakusako bidea hartu zuen. Gauez heldu zen hirira, ateak itxita aurkitu zituen eta sartzeko baimenik eman ez ziotenez, ihi multzoak piztu zituen ateen kontra[22] hirian sartu ahal izateko. Matxinatuek soldadu gutxi jarri zuten ateetan eta ez zuten gainontzeko hiritarrak prestatu borrokarako. Zenbait erreboltarik aurre egin zioten Dionisiori agoran baina sarraskituak izan ziren. Beste matxino batzuk preso hartu eta gero, exekutaturik izan ziren. Beste batzuk atzerrira abiatu ziren bitartean, gainontzekoek hiria utzi zuten Inessan (Etnan) elkartzeko. Dionisioren errefuxiatuak hurrengo egunean heldu ziren Sirakusara, baina Gelakoak eta Camarinakoak Akragaskoekin elkartu ziren Lentinin, ez zutelako nahi Dionisio lagundu edo bere agintepean bizi.
Dionisiok Sirakusa segurtatu zuen arriskutik aske ez zegoelako. Sikuloak neutralak baziren ere, Lentiniko greziarrak aurkariak ziren kartagotarrak hirira hurbiltzen ziren momentuan. Himilkonek lortuko bazuen sikuloen eta gustura ez zeuden greziarren laguntza, Dionisiok arazoak izango zituen hiriaren barruan. Hala ere, kartagotar armada ez zebilen presaka. Himilkon lasai hurbildu zen Sirakusara eta horren paduretan kanpatu zen ezer egin gabe. Gelditasun hori deserosoa zen Dionisiorentzat armadaren buruzagia izendatu zutelako kartagotarrei aurre egiteko, baina hauek ez zuten borrokarako gogo handirik erakusten[23]. Zenbait denboraren ostean, Himilkonek mezulari bat bidali zuen bake-itun bat sinatzeko eta Dionisiok onartu zuen.
Luze eta zabal eztabaidatu da zergatik Dionisiok bake ituna sinatu zuen guda jarraitzearen ordez:
Hauexek ziren itunaren zehaztapenak[24]:
Eztabaidagarria da Dionisiok ahal zuen Camarina arrakastaz defendatu, baina emaitza zen greziarrek K.a. 405eko bakea lortu zutela. Gerra jarraituz gero, greziarrek, amaieran, Dionisio bakarrik utziko zutela hurrengo Kartagoren kontrako gerretan. Bestalde, Himilkonek Kartagorentzat inoiz izandako kontrolik handiena lortu zuen Sizilian. Behin ituna sinatuta, kartagotarrak Afrikara itzuli ziren. Greziarrak, berriz, Akragas, Camarina eta Gelara bihurtu ziren, baina hiri hauek ez zuten inoiz aurreko garrantzia lortu. Hiri horiek Sirakusarako mehatxu bat ez izateaz gain, Dionisiok haien laguntza izan zuen sikuloen eta Kartagoren kontrako gerretan. Ez dago kartagotar informaziorik egiaztatzeko Dionisiok eta Himilkonek aurretiaz K.a. 405eko ituna sinatuta zuten (adierazgarria da Sirakusak kartagotarren baimena zuela haren etsaiak suntsitzeko, horrek ematen zion Dionisiori zeharkako laguntza). Izurria Kartagora eramatean, hiria kaltetu zuen. Hala ere, Himilkonek, errege aukeratua izan ondoren, K.a. 398an, Dionisio eraso egin zuen.
Esanda dagoenez, Gelak eta Camarinak ez zuten inoiz aurreko indarra lortu. Akragas, berriz, bere onera etorri zen baina Siziliako hiririk aberatsena izan gabe. Menperatutako lurraldeetan kartagotar gobernua hain gogorra izan zen non biztanleak sarritan matxinatu ziren. Bakeak Sizilian K.a. 404 arte iraun zuen, Sirakusak sikuloen kontra guda bat hasi zuenean. Kartagok parte ez hartzean, Dionisiok kontrol gehiago lortu zuen irlan, eta K.a. 398an, kartagotarren aurka guda hasi zen Motia erasotzean. Paradoxikoki, Kartagok Dionisio lagundu zuen Campaniako mertzenarioekin, sirakusar erreboltariek hiria setiatzen zutenean. Hurrengo 37 urteetan, kartagotarrak Dionisioren hitz faltsuez fidatu ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.