Cévennesko parke nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cévennesko parke nazionala (frantsesez: parc national des Cévennes) Frantziako parke nazionala da, Languedoc-Roussillon eskualdean, Lozère eta Gard departamenduetan, Alèstik 30 bat kilometro mendebaldera, eta Montpelliertik 50 bat km ipar-ekialdera. 1970. urtean sortu zuten, landa eremuko kultura ondarea babestearren, eta biosferaren erreserba aldarrikatu zuen Unescok 1985ean. Klima eta zoru aniztasunari esker biotopo ugari ditu; izugarri aberatsa da, beraz, hango fauna eta landaredia. Landareei dagokienez, 2.550 mota ditu, horietarik 33 babestuak; animalia espezieak, berriz, 2410 dira. Bi ingurune ditu parkeak: erdikoa (912 km²) eta periferikoa (2.297 km²).
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Cévennesko parke nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Sommet de Finiels (en) |
Mota | national park (en) , naturagune babestua eta erakunde |
Azalera | 935 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°12′N 3°24′E |
Honen parte da | The Causses and the Cévennes, Mediterranean agro-pastoral Cultural Landscape (en) |
Mendikatea | Cévennes |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Departamendua | Lozère |
Frantziako udalerri | Florac |
Itxi