Cévennes
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cévennes Frantziaren erdialdeko lurraldea, Massif Central edo Erdialdeko Mendigunearen ekialdean (Lozère, Ardèche eta Gard departamenduak) dagoena. Alpe mendiak sortu ziren garaian eraturiko mendiek osatzen dute (Aigoual, 1.567 m; Tanargue, 1.441 m; eta Lozère, 1.702 m). Hérault ibaiak eta Rodano ibaiaren adarrek (Gard, Cèze eta Ardèche) zeharkatzen dute. Haran sakon ugari daude. Antzinako nekazaritza (mahastiak eta masustak) asko berritu da, eta industria indartsua sortu da Alès inguruan, harrikatzaren ustiapenaren poderioz (metalgintza eta kimika-industria).
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Cévennes | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mont Lozère (en) |
Garaiera | 1.702 m |
Mota | mendikate |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°25′34″N 3°44′21″E |
Honen parte da | The Causses and the Cévennes, Mediterranean agro-pastoral Cultural Landscape (en) |
Mendikatea | Erdialdeko Mendigunea (Frantzia) |
Itxi