Erdialdeko Mendigunea (Frantzia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erdialdeko Mendigunea edo Massif Central[1] (okzitanieraz: Massís Central edo Massis Centrau; frantsesez: Massif Central) Frantziako toki garai bat da, herrialdeko erdialde-hegoaldean dagoena eta batez ere mendiz eta goi ordokiz osatua dagoena.
Erdialdeko Mendigunea (Frantzia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Puy de Sancy |
Garaiera | 1.886 m |
Mota | geologia komunik gabeko mendi sistema eta upland (en) |
Azalera | 85.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°46′30″N 2°58′00″E |
Honen parte da | Hercynian Forest (en) |
Estatu burujabe | Frantzia |
Geologia | |
Garaia | Paleozoiko |
Erdialdeko mendi hauek Rodano ibaiak eratutako pitzadura baten ondorioz daude banatuak Alpeetatik, frantsesez sillon rhodanien bezala ezagutzen dena (literalki, Rodanoren ildoa).
Erdialdeko Mendigunea honako frantziar departamenduetan barrena hedatzen da: Allier, Ardèche, Aveyron, Cantal, Corrèze, Creuse, Loira Garaia, Vienne Garaia, Loira, Lot, Lozère eta Puy-de-Dôme.
Honako eskualde hauek, oso osorik daude Erdialdeko Mendigunearen barnean: Auvernia eta Limousin. Oso osorik ez daudenak, baina zatiren bat mendikate honetan dutenak, beste honako hauek dira: Languedoc-Roussillon, Midi-Pyrénées eta Rhône-Alpeak.
Mendikate honetan aurkitzen diren hiririk garrantzitsuenak Clermont-Ferrand eta Saint-Étienne dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.