Bruce Willis
aktore estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bruce Willis (Idar-Oberstein, Mendebaldeko Alemania, 1955eko martxoaren 19a) aktore erretiratua da. Zinema ekoizlea eta musikaria ere izan da. Estatubatuar nazionalitatea du.
Bruce Willis | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Walter Bruce Willis |
Jaiotza | Idar-Oberstein, 1955eko martxoaren 19a (69 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles Alemania New Jersey |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Demi Moore (1987ko azaroaren 21a - 2000ko urriaren 18a) Emma Heming Willis (en) (2009ko martxoaren 27a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Montclair State University (en) Penns Grove High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, abeslaria, aktorea, ahots-aktorea, executive producer (en) , zinema ekoizlea eta gidoilaria |
Lateralitatea | ezkerra |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa aho-soinua |
Diskoetxea | Motown Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
|
Moonlighting (1984-1989) komedia eta dramazko telesailean Cybill Shepherd aktorearekin batera protagonista izanik, mundu osoan ospetsu bilakatu zen. Die Hard film seriean (1988–2013) John McClane pertsonaiaren rola jokaturik, ospe handia hartu zuen akzioko aktoretzat.
2022ko martxoan bere familiak jakinarazi zuen Bruce Willisek afasia zuela, hizkuntza nahaste neurologiko bat, eta beraz bere ibilbide zinematografikoa behin betiko uzten zuela. 2023ko otsailaren 16an familiak bere argazki bat zabaldu zuen eta diagnostiko zehatzagoa zutela jakinarazi zuen: dementzia frontotenporala[1].