āEritema migransā, Lyme gaitzaren lehenbiziko sintoma, handituz eta argituz doan eraztun itxurako lesio gorriska da. Ez da mingarria eta bere kasa ere desagertzen da.
Gaixotasunaren lehenengo kasuak 1975ean agertu ziren AEBetakoOld Lyme herrian, eskola batean, artritis izurrite bat umeen artean zabaldu zenean, eta bakterio eragilea 1982. urtean isolatu zen. Geroztik, Ameriketan ez ezik, Europan eta Asian ere azaldu da gaitza, eta gaur egun AEBetan bektoreen bidez transmititzen den eritasunik garrantzitsuena bihurtu da (10.000 gaixo inguru urtean).
Ixodes generoko lakastak dira gaitzaren bektoreak (Europan Ixodes ricinus batez ere), Borrelia patogenoa eramaten baitute, eta ausiki egiterakoan gizakia infektatzen. Maiatza eta iraila bitarteko hilabeteetan sarriago hartzen da infekzioa, batez ere nekazaritza-arloan eta mendiko txangoetan. Beraz, naturarekin loturiko hobbiak (mendiko txangoak, ehiza, etab.) eta lanbideak (abeltzaintza, basozaintza, erlezaintza, etab.) gaixotasunaren arrisku-faktoreak dira.[2]