Bong Joon-ho
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bong Joon-ho (koreeraz: 봉준호, Daegu, 1969ko irailaren 14a) hegokorear zinema zuzendaria eta gidoilaria da. Memories of murder (2003), The Host (2006) eta Snowpiercer (2013) filmengatik egin zen ezaguna, azkeneko biak Hego Koreako film arrakastatsuenetakoak izanda. 2019an idatzi eta zuzendu zuen Parasite filmagatik Cannesko Urrezko Palma eta lau Oscar sari irabazi zituen; Film onena, Jatorrizko gidoi onena, Zuzendari onena eta Nazioarteko film onena[1]. Metacritic web orriak XXI. mendeko 25 zuzendari onenen zerrendan 13. postuan jarri zuen 2017an.[2]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Bong Joon-ho | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Daegu, 1969ko irailaren 14a (54 urte) |
Herrialdea | Hego Korea |
Lehen hizkuntza | koreera |
Familia | |
Ama | Park Soyeong |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yonsei University (en) (1988 - 1995) gradu : soziologia |
Hizkuntzak | koreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, politikaria eta telebista-ekoizlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | New Progressive Party (en) |
| |
Itxi
- Hau korear izena da, abizena Bong du.