Film onenaren Oscar Saria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Film onenaren Oscarra Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzia Akademiak aurreko urtean egindako film bozkatuenari ematen dion saria da. Hurrengo zerrendan ekoizpen-urteka sailkatzen dira filmak. Hau da, 2000. urteko sarituak 1999an ekoiztu ziren. Irabazlea urteko lehena agertzen da, letra lodian. Ordena hurrengoa da: izenburua, konpainia eta ekoizleak.