Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bielorrusia Ekialdeko Europako herrialdea itsasgabea da. Ekialdean eta ipar-ekialdean Errusia du, Letonia iparraldean, Lituania ipar-mendebaldean, Polonia mendebaldean, eta Ukraina hegoaldean.[1] 207.600 kilometro koadroko eremua hartzen du, hots, munduko herrialderik handienetan 92.a da.
Osoa | 207.600 km² |
Lehorra | 202.900 km² |
Ura | 4.700 km² |
Latitudea | 53°0' N |
Longitudea | 28°0' E |
Mugak | |
Letonia | 161 km |
Lituania | 640 km |
Polonia | 418 km |
Errusia | 1.312 km |
Ukraina | 1.111 km |
Muturreko garaierak | |
Puntu beherena | 90 m (Neman ibaia) |
Puntu gorena | 345 m (Hara Dziarzhynskaia) |
Bielorrusian ordokiak nagusi dira. Batez besteko altitudea 162 metrokoa da itsaso-mailaren gainetik. Belaruskaia Hrada (Белару́ская града́) muinoaldea nabarmentzen da erliebean. Bertan dago herrialdeko punturik gorena, Hara Dziarzhynskaia (Гара Дзяржынская), 345 metroko garaiera duena. Mendebalde hego-mendebaldetik ekialde ipar-ekialderako norabidea duten menditxo horiek bitan banatzen dute Bielorrusia: iparraldean, jatorri glaziarreko aintzira eta morrena-muino ugari dago; hegoaldean, Polesian batez ere, zingira zabalak daude.
Hiru mila ibai baino gehiago daude; nabigatzeko, egurra garraiatzeko eta energia hidraulikoa ekoizteko erabiltzen dira. Mendebaldeko Dvina eta Neman ibaiak mendebalderantz doaz, eta Baltikoan itsasoratzen dira. Dnieper, berriz, hegoalderako norabidea du, eta Itsaso Beltzeann du ahoa. Sozh, Berezina eta Pripiat Dnieperren adarrak dira. Dnieper-Bug ubideak Itsaso Beltza eta Itsaso Baltikoa lotzen ditu.
10.000 aintzira baino gehiago daude.[1] Handiena Naratx (Нарач) da; 79,2 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 25 metroko sakonera dauka.
Itsaso Baltikoa nahiko gertu dagoenez, 257 kilometro punturik hurbilenean, klima kontinental epela dago. Neguak 105 eta 145 egun artean irauten du, eta udak 150 egun gehienez ere. Urtarrileko batez besteko tenperatura -6ºC izaten da eta uztailekoa 18 °C, hezetasun handiz. Urteko batez besteko prezipitazioa 550 eta 700 mm artean izaten da.
Herrialdearen ia herena jendegabeko baso zabalez (puxtxa-z) estalirik dago. Iparraldean koniferoen basoak, urki eta haltzekin, nagusi dira. Mendebaldean Belavezhskaia Puxtxa dago, Polonia eta Bielorrusiako lurretan. Europako basorik zaharrenetako bat da eta Europako bisontearen azken babeslekua.
1986ko apirilaren 26an gertatutako Txernobylgo hondamendiak herrialdearen hego-ekialdea kutsatu zuen. Zentral nuklearra Ukrainan badago ere, haizeak kutsaduraren % 60 inguru Bielorrusiara eraman zuen. Lurraldearen % 25, Homelgo eta Mahiliouko oblastak batez ere, eta populazioaren % 22 kaltetuak izan ziren.
Bielorrusiako natura baliabide nagusiak hauek dira:
Azalera:
Lurreko mugak:
Kosta: 0 km (estatu itsasgabea)
Itsas erreklamazioak: ez du (estatu itsasgabea)
Muturreko garaierak:
Baliabide naturalak:
Lurren erabilera: (1993)
Lur ureztatua: (2003)
1.310 km²
Ur baliabide berriztagarriak: (1997)
58 km3
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.