Benue ibaia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Benue[1] mendebaldeko Afrikako ibaia da, Niger ibaiaren adar nagusia. Kamerungo iparraldeko Adamawa goi-ordokian du iturburua. Garuatik igaro ostean, mendebalderanzko norabidea hartu eta Nigerian sartzen da. Ondoren, hego-mendebalderako norabidea harturik, Jimeta, Ibi eta Makurdi zeharkatzen ditu, eta Lokojan Niger ibaira isurtzen da.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Benue ibaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai eta ur-laster |
Luzera | 1.370 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 7°47′00″N 6°46′00″E |
Estatu burujabe | Nigeria |
Nigeriako estatu | Kogi State |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 441.000 km² |
Arro hidrografikoa | Niger Basin (en) |
Ur-emaria | 3.170 m³/s |
Lakuak | Lagdo Reservoir (en) |
Iturburua | Adamawa goi-ordokia |
Bokalea () | Niger |
Itxi
Benueren ibaiadar nagusia Mayo Kébbi da, ur goraldietan, Logoneren bitartez, Txad aintzirarekin lotzen duena. Mayo Kébbi ibaiaren elkargunetik behera, Benue urte osoan nabigagarria da 0,75 metro baino gutxiagoko sakonera duten ontzientzat, eta ur goraldi sasoian ontzi handiagoentzat. Hori dela eta, garrantzi handia du merkataritza-produktuen garraioan.[2]