Benjamin Lee Whorf
From Wikipedia, the free encyclopedia
Benjamin Lee Whorf (1897ko apirilaren 24a – 1941eko uztailaren 26a) estatubatuar hizkuntzalari eta suteen prebentziorako ingeniaria zen.[1] Whorf oso ezaguna da ideia honen defendatzaile gisa: hizkuntza desberdinetako egituren arteko desberdintasunek moldatzen dute hiztunek mundua nola hautematen eta kontzeptualizatzen duten. Printzipio horri maiz deitu izan zaio “Sapir–Whorf hipotesia”, haren eta haren tutore Edward Sapir-en arabera, baina Whorf-ek erlatibitate linguistikoaren printzipioa deitu zion, uste baitzuen ideiak erlatibitate fisikoaren Einsteinen printzipioaren antzeko ondorioak zituela. Ideia, ordea, XIX. mendeko post-hegeliar filosofiatik dator, batez ere Wilhelm von Humboldt-etik eta WilhelmWundt-en Völkerpsychologie-tik.[2][3]
Benjamin Lee Whorf | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Winthrop (Massachusetts), 1897ko apirilaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Wethersfield (Connecticut) eta Hartford, 1941eko uztailaren 26a (44 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea Massachusetts Institute of Technology |
Tesi zuzendaria | Edward Sapir |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, hizkuntzalaria eta filosofoa |
Enplegatzailea(k) | Yale Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Wilhelm von Humboldt |
Whorfek Ingeniaritza Kimikoa ikasi zuen lehenik Massachusetts Institute of Technology (MIT) ospetsuan, eta zenbait urtetan aseguru-etxe batean lanean aritu ondoren, 1931n Hizkuntzalaritza ikasten hasi zen Yale University-n. Bere irakasle izandako Edward Sapir-ekin batera lan egin zuen, eta bion izena daraman hipotesiaren proposatzailea izan zen. Gutxi gorabehera, hauxe dio Sapir-Whorf hipotesiak: «Erlazio sistematikoa dago pertsona batek hitz egiten duen hizkuntzako kategorien eta pertsona horrek mundua ulertzeko duen eraren artean».[1]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/75/Edward_Sapir.jpg/220px-Edward_Sapir.jpg)
Whorfen ustez, a) hizkuntzak pentsamendua baldintzatuko luke, eta b) hizkuntza desberdinak darabiltzaten pertsonek mundua ikusteko era desberdinak izango lituzkete. Whorfek proposaturiko «erlatibitate linguistikoaren printzipioak» dioenaren arabera, hizkuntzak erabateko indarra izango luke hizkuntza hori darabilen gizarteko pentsamoldearen eskema orokorra ezartzeko; hain handia ezen arau kulturalak ezin litezke eskema horretatik irten. Hori horrela litzateke, gure erkidegoko ohitura linguistikoek bideratu eta mugatu egiten dituztelako inguruko errealitatea interpretatzeko moduak. Hain zuzen, hori egiaztatzeko asmoz, Whorf bera denbora luzez egon zen bizitzen Hopi etniako amerindioekin, eta haiek mundua ikusteko eta ulertzeko modua mendebaldeko ikuspegiarekin alderatu ondoren proposatu zuen bere hipotesia, nolabaiteko «determinismo linguistikoa» adierazten duena.[1]