Sapir-Whorf hipotesia
hizkuntza jakin batek errealitatea interpretatzerakoan duen garrantziaz teorizatzen duen hipotesia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sapir-Whorf hipotesia edo erlatibitate linguistikoaren hipotesia, erlatibismoaren parte da, Whorfianismo bezala ere ezaguna. Hipotesi honek defendatzen du hiztunek gogoan duten hizkuntza hiztunen munduaren ulermenean eragiten duela, hizkuntzek mundu ikuspegi edo kognizioa mota bat ekartzen dutela, eta horrela, jendearen pertzepzioak jendearen hizkuntzarekin erlazionatuta daudela.
Hipotesia maiz bi bertsioetako batean definitzen da: hipotesi sendoa, Bigarren Mundu Gerra baino lehenagoko hizkuntzalari batzuek mantendu zutena, eta hipotesi ahula, hizkuntzalari moderno batzuek babestutakoa.
- Bertsio sendoak dio hizkuntzak pentsamendua bideratzen duela, baldintzatzen duela, eta kategoria linguistikoek kategoria kognitiboak mugatu eta bideratzen dituztela.
- Bertsio ahularen arabera, hizkuntza-kategoriek eta erabilerak pentsamenduan eta erabakietan eragiten dute, erabat baldintzatu gabe.
Hipotesia XX. mende hasieran hizkuntzalari askok onartu eta gero, orokorrean alde batera utzi zen , batez ere, Bigarren Mundu Gerraren ondoren , bestearen onarpen sozialaren gaineko pertzepzioak aldatu ondoren. Erlatibitate linguistikoa onartzearen aurkako argumentuek gailendu egin ziren Noam Chomsky eta bere jarraitzaileen ikuspegiak gailendu zirenean.