Erromatar garaiko baskoien txanponak From Wikipedia, the free encyclopedia
Baskoien txanponak protohistorian (Burdin Aro amaiera eta Antzinaro hasieran) baskoien hirietan egin zen dirua da. Eragin erromatarra, iberiarra eta zeltiberiarra edo zelta dute eta erromatarrek Iberiar penintsulan izan zituzten gerlekin lotuta daude.
Erromatartze hasierako txanpon-etxe (edo diru-ola[oh 1]) batzuk baskoien artean identifikatu dira, baina interpretazio desberdinak daudenez, sailkapena ez da ziurra. Garai horretakoek iberiar eta zeltiberiar[oh 2] hizkiez idatziriko legendak dituzte eta beroien metrologia[oh 3] bera darabilte. Ikonografiaren aldetik, ezaugarri batzuk gordetzen dituzte ia gehienetan: bizardun eta ile-kizkurdun burua aurrealdean (aurkian) eta zalduna armarekin atzealdean (ifrentzuan).
Erromatar errepublika inperio bilakatu eta bere lurralde okupatuak antolatu zituenean, hiri indigenek ez zuten berriro modelo zaharrekin dirurik ekoitzi eta, Erromako gobernadoreen baimenaz, txanpona jaulki zezaketen hiri bakanek erromatar estiloa eta alfabetoa erabili zuten.
Baskoein lurraldean eta Europa Mendebaldeko beste eskualdeetan ere, herri indigenek beren txanponak sortu zituzten. Mediterraneotik urrunago zeuden eskualdetan, erromatarren bultzatu zuten hori.
Zilarrezko aleek 3,6 eta 4,0 gramo arteko pisua zuten eta nahiko ondo egokitzen ziren erromatarren denarioaren pisura, nahiz eta kasu batzuetan zertxobait arinagoak izan. Bibliografian, denario eta kinario (denario erdia) izendatzen dituzte, baina ez dakigu zein izen zuten garai hartako biztanleen ahotan. Erromatarrek onartutako eta bultzatuko zilarrezko txanpongintzak ziren heinean, zergak eta soldaduak ordaintzeko erabili ziren eta pisu egonkorra izan zuten denbora arlo hartan guztian zehar.[1]
Baskoien txanponak zeintzuk diren identifikatzeko, hainbat proposamen egin dira. Hauek dira noizbait, txanpon baskoitzat identifikatu direnak. Asterisko batez markatu dira Klaudio Ptolomeok hiri baskoien artean zerrendatu zituenak, eta beraz, ziur baskoienak zirenak:
Inperioaren lehen urteetako txanponak
Txanpon-etxe gehienek idazkera iberiarra darabilte, eta zehazki, ipar-ekialdekoaren aldaera bat, baina hizkuntza ez da beti ziurtasun osoaz identifikatu. Gainera, txanpon batzuetan zeinu bereziak ageri dira, bai baskoien txanponetan, bai beste zenbait herri auzokidetakoetan. Hizki horietako batzuk ez dira beste inon aurkitu. Gainerako hizki, zeinu edo marka batzuek, beste zenbait txanpon edo objektutan aurkitu badira ere, ez dute balio izan zeinuaren esanahi bera ulertzeko. Hortaz, uste da txanpon batzuek azpisistema grafiko berezi bat erakusten dutela, iberiarrarekin lotua, baina berezitasun batzuekin.[3]
Hona adibide batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.