Idazkun baskonikoetan agertu den zeinu iberiarra, soinu ezezagunekoa From Wikipedia, the free encyclopedia
T baskonikoa idazkera iberikoen ipar-ekialdeko aldaeran gutxi batzuetan agertzen den zeinu grafiko bat da, haren itxuragatik T izendatu dena (T latindar larri baten forma bera du). Baskoiekin lotutako testu idatzi iberiarretan agertu delarik, eta handik kanpo apenas (agerpen gutxi batzuk egon badauden arren)[1][2], baskoien hizkuntzako soinu berezi bat adieraz lezakeela pentsatu da. Irulegiko Eskua T baskoniko bat duen testuetako bat da: hortaz, euskararen aurrekari posible horren soinu bat izan litekeela iradoki izan da (ts moduko zerbait, batzuen aburuz).
Irulegiko Eskuan, hirugarren lerroko hitz batean ageri da, oTiŕtan gisa irakurri den hitzeko bigarren zeinuan[3][4].
sorioneku · {n} |
T larria erabiltzeak ez du soinu-kidetasunik adierazten transkripzio sistema horretan: konbentzioa da, adituek zeinuaren soinuarentzat forma adostu bat eman arte erabiliko dena.
Bi txanpon multzo baskoitan ere agertu da: uTanbaate eta oTtikes irakurketak dituzten aleak dira. Forma bakoitzak txanponaren sorlekua adieraz lezake[1]:
Lehen terminoari dagokionez, hitza bereiz agertu da zenbait txanponetan, batean uTanba/ate (txanponeko irudiko zaldien hankak bereiziak bi formak[3]) eta uTanbaa/te, eta Eduardo Orduña Aznar adituaren ustez, lehenbizikoak balio linguistiko handiagoa bide du, bi lexema bereiziz. Orduñak proposatzen du Ultzama izan litekeela azpian dagoen toponimoa, eta Ultzama Ate delakoa, gertuko Belateko mendatea izendatzeko izan daitekeela, Iruñea eta Oiasso lotzeko puntu garrantzitsua. Hobeto ulertzeko, kontuan hartu behar da NB hizki-multzoa M soinua adierazteko ere erabili izan zela; M ez omen zegoen antzinako euskaraz, eta zeltiberierazko -AMA idazteko, NB idazten zela ikusi da. Lotura proposatzen duten beste aurrekari batzuk Uxama toponimo zelta (hori ere "Ultzama"rekin lotu da) eta Erdi Aroko Utzama/Utçama testigantzak dira. Hortaz, agian T baskonikoa ts/tz soinu baten adierazgarri da, kasu horretan[1].
Ultzama/uTabna lotura hala bada, Orduñak proposatzen du otstikes irakurketa, oTtikes idazkunerako: hor, Ultzamaldeko herri batekin lotura egin liteke: Ostitz, Odieta udalerriko kontzejua. Hortaz, Orduñak zeinu horretarako ts ahoskera proposatzen du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.