![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8e/Basagain_00%252C_Anoeta%252C_Euskal_Herria.jpg/640px-Basagain_00%252C_Anoeta%252C_Euskal_Herria.jpg&w=640&q=50)
Basagaingo herri harresitua
Basagaingo kaskoan dagoen Burdin Aroko herri harresituaren aztarna multzoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Basagaingo herri harresitua, Anoetako Basagain mendian dagoen Burdin Aroko herrixka gotortua da, Oria ibarraren gaineko ikuspegi zabala duena, iparraldean Donostialde eta Tolosaldearen arteko mugatik hasi eta hegoaldean Tolosaldea eta Goierri arteko mugaraino. Herrixka honen irudikapena Anoetako armarri berrian ageri da[1][2][3][4].
Basagaingo herri harresitua | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Anoeta |
Koordenatuak | 43°10′16″N 2°04′40″W |
![]() | |
Multzoa | Eremu Arkeologikoa, Monumentua |
Azalera | 7ha |
Historia | |
Garaia | Burdin Aroa |
Kultura | Barduliar |
Indusketa | |
Zuzendariak | Xabier Peñalver |
Bisitagarria | bai |
Altitudea | 295 m 295 m |
Berez, Oria ibar guztian mendi kazkoetan kokatutako Burdin Aroko herrixka multzoetako bat da, Buruntza, Intxur eta Murumendiren antzera.
Basagain herrixka ikertzen dihardu Aranzadi zientzia elkarteak, 1994tik. Urtero, irailean hiru astez, boluntarioen laguntzaz indusketak egiten dituzte bertan.[4] Bertan aurkitutako objektuak
Basagaingo Herrixka Gotortuaren Gune Arkeologikoa, 2010ko otsailaren 2an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
2018ko uztailean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Basagainen ustezko historiaurreko lehenbiziko euskal hiri planoa topatu zela iragarri zuen[5].
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c2/Basagain_-_Beira_orezko_lepoko_aleak.tif/lossless-page1-640px-Basagain_-_Beira_orezko_lepoko_aleak.tif.png)