From Wikipedia, the free encyclopedia
Barskunes () edo Baskunes () K.a. I. eta II. mendeetan izandako Euskal Herriko txanpon etxe bat izan zen. Oro har, baskoiena izan zela uste da. Hiri igorlea Bengoda zen, kokapen ezezagunekoa, baina Iruñea bera izan litekeena. Txanpon hau K.a. 105etik, K.a. 89. urte ondoreneraino jaulkitzen da[1].
Bentian txanpon-etxearekin erlazionatuta dago nolabait, bi etxe hauetako txanponetan, Be.n.ko.ta legenda agertzen baita. Agian, Bentian txanpon-etxeak, Baskunesen lekua hartu eta baskoien txanpon-etxe garrantzitsuena izatera pasa zen.
K.a. II. mendearen bigarren erdian, burdingorriz eta brontzezko unitate txikiak jaulki zituen zeltiberiar-beroi metrologia erabilita. K.a. I. mendearen hasieran, zilarrezko denarioak[2] ekoiztu zituen eta asekin batera. Txanpon asko aurkitu direnez, eta batez ere zilarrezkoak agertu direlako, pentsatzen da txanpon-etxe hau izango zela baskoien hiriburua.[3] Denarioak Sertorioren gerlekin zerikusia dutela ematen du, beste txanpon batzuekin batera, "altxortxoetan" (gordetzen ziren txanpon multzoak) agertu baitira.[4]
Ikonografia hau da:
Legenda ipar-ekialdeko iberiar zeinuez idatzita dago eta irakurketa ohikoena hau izan da:
Zabalkunde handia izan zuen, eta haren moldea prototipoa bihurtu ziren Belgikako galiar ambianen brontzezko imitazio batzuetarako Gallia Belgikan K.a. I. mendean[6].
Txanponetan agertzen den Ba(r)skunes hiri baten izena omen da, baina zaila da bere kokapen zehatza esatea:
Edonola ere, litekeena da Ebrotik gertu izatea[10]. Txanpon asko Nafarroako museoan gordetzen dira.
A. M. Cantorren[11] arabera, gehienak La Custodian (Viana), Alagónen eta Tafallan topatu dituzte (Iruñean hiru). Miguel Ibáñezek[12] ordea beste datu hauek ematen ditu: Ataungo Usategi kobazuloan 4 aurkitu ziren, Larrabetzun 60, Barkoxen, 105, Borjan, 31, Tarazonan, 3, Alagónen 39, Naiaran, 9 eta La Custodian 36 as eta 16 denario. K.o. I. mendeko imitazioak aurkitu dira Galia Belgikako santutegi batzuetan, adibidez, Digeon gunean (Sommen)[12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.