Baden-Württemberg
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Baden-Württemberg[1] Alemaniako hego-mendebaldean dagoen Estatu Federal (alemanez, Bundesland) bat da. Frantziarekin eta Suitzarekin mugan kokaturik dago, Alemaniako hego-mendebaldean eta Rhin ibaiaren ekialdean. Stuttgart du hiriburua eta hiririk populatuena, atzetik Mannheim, Karlsruhe, Friburgo eta Heidelberg daudelarik biztanle kopuruaren arabera. Alemaniako hirugarren Estatu Federal handiena da, bai tamainian (35.742 km²) bai biztanle-kopuruan (10,7 milioi biztanle, 2005eko erroldaren arabera).
Baden-Württemberg | |||
---|---|---|---|
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Alemania | ||
Hiriburua | Stuttgart | ||
Land burua | Winfried Kretschmann (Grüne) | ||
ISO kodea | DE-BW | ||
Bozak Bundesraten | 6 (69tik) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 48°32′N 9°02′E | ||
Azalera | 35752 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 11.069.533 biztanle | ||
Dentsitatea | 0 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
https://www.baden-wuerttemberg.de/ |
Eskualde honetan Oihan Beltza kokaturik dago, bertan Danubio ibaia sortzen delarik. Rhinek bestela inguratzen du hego eta mendebaldetik.
Konstantzako aintzira elkarbanatzen du Suitzarekin.
Bi lurralde historikok osatzen dute gaur egungo estatua; alde batetik Baden dugu, Prusiako Hohenzollern probintzia barne, eta bestetik Suabiaren parte den Württenberg.
Würtemberg lehenengo mendean erromatarrek okupatu zuten eta beren kokapena babesteko limes bat ezarri zuten bertan. III mendean alamaniarrek Rhinaz bestaldera bidali zituzten, baina azkenean Frankoak jabetu ziren eremu guztiaz 496ko bataila handian Clovis I.a garaitzean.
Lurraldea Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean egon zen hurrengo mendeetan.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren frantziarrek okupatu zituzten Baden eta Württemberg-Hohenzollern probintziak, eta estatubatuarrek Württemberg-Baden probintzia. Hiru lurraldeek bat egin zuten 1951 eta 1952 artean gaur egun ezagutzen dugun estatua eratuz.
Baden-Württemberg-en 35 barruti (Landkreise) eta 9 hiri independente daude (Stadtkreise), guztiak lau eskualdetan (Regierungsbezirke) banatuta:
|
|
Bederatzi hiri independente ere badaude, inongo barrutira atxikiak:
A. Baden-Baden
B. Friburgo
C. Heidelberg
D. Heilbronn
E. Karlsruhe
F. Mannheim
G. Pforzheim
H. Stuttgart
I. Ulm
2016ko martxoaren 13an izan ziren Baden-Württembergeko parlamenturako azken hauteskundeak. Alemaniako 90 Aliantza/Berdeak (alemanez, Bündnis 90 / Die Grünen) alderdi ekologistak irabazi zituen hauteskundeak, Winfried Kretschmann alderdiaren hautagai nagusi izanik, 47 legebiltzarkide lortuz Baden-Württembergeko Parlamentu Federalean (alemanez, Landtag von Baden-Württemberg).
2016ko hauteskundeetan lehendabiziz AfD alderdi ultraeskuindarrak Parlamentuan sartzea lortu zuen, bozen % 15,1 lortuta. CDU eta SPD alderdien jaitsiera nabaria izan zen, hauek Alemaniako bi alderdi nagusiak izan ohi dira eta. Hauteskundeen ondoren, koalizio gobernu bat osatu zen, Berdeen eta CDU alderdien artean. Egun, Winfried Kretschmann da Baden-Württembergeko Gobernuko Presidentea. Honakoak izan ziren hauteskundeen emaitzak. Landtagean ordezkaritzaren bat lortzeko, ezinbestekoa da alderdiek gutxienez bozen % 5 lortzea.
Alderdia | Bozen ehunekoak | Diputatuak | Irabaziak | Irabaziak |
---|---|---|---|---|
90 Aliantza / Berdeak(Bündnis 90 / Die Grünen) | % 30,3 | 47 | ▲ %6,1 | ▲ + 11 |
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) | % 27,0 | 42 | ▼ %12,0 | ▼ 18 |
Alemaniarentzako Alternatiba (AfD) | % 15,1 | 23 | ▲ %15,1 | ▲ + 23 |
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) | % 12,7 | 19 | ▼ %10,4 | ▼ - 16 |
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) | % 8,3 | 12 | ▲ %3,0 | ▲ + 5 |
Ezkerra (Die Linke) | % 2,9 | 0 | ▲ %0,1 | |
ALFA | % 1,0 | 0 | ▲ %1,0 | |
Gainontzeko alderdiak | % 2,7 | 0 | ▼ %2,9 |
Hauek izan dira Baden-Württembergeko Gobernu Federaleko buruak 1952. urtetik aurrera:
Izena | Alderdia | Noiztik | Noiz arte |
---|---|---|---|
Reinhold Mayer | FDP / DVP | 1952 | 1953 |
Gebhard Müller | CDU | 1953 | 1958 |
Kurt Kiesinger | CDU | 1958 | 1966 |
Hans Filbinger | CDU | 1966 | 1978 |
Lothar Späth | CDU | 1978 | 1991 |
Erwin Teufel | CDU | 1991 | 2005 |
Günther Oettinger | CDU | 2005 | 2010 |
Stephan Mappus | CDU | 2010 | 2011 |
Winfried Kretschmann | 90 Aliantza / Berdeak | 2011 | Egun karguan |
Europako eskualde indartsuenetako bat da Baden-Württemberg, baina bereziki Stuttgart ingurua. Alemaniako langabezia tasaren erdia baino ez du, %3'9 hain zuzen ere. Enpresa garrantzitsu ugariren egoitzak bertan daude, guztien artean nabarmenenak autogintzari loturikoak dira, hala nola: Mercedes-Benz, Daimler-Chrysler eta Porsche. Hauetaz gain aipatzekoak dira Bosch, IBM, SAP eta Hugo Boss besteak beste.
Estatuko gobernuak energia berriztagarriak bultzatzeko konpromisoa hartu du eta 2020 urterako energia guztiaren %20 izatera iritsi nahi du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.