From Wikipedia, the free encyclopedia
Azerbaijan Eurasiako Kaukaso eskualdean dago. Hiru ezaugarri fisiko nagusi dira Azerbaijanen: Kaspiar itsasoa, zeinaren itsasertzak ekialdera zuzendutako muga naturala osatzen duen; Kaukaso Handiko mendikatea iparraldean; eta lautada zabalak herrialdearen erdigunean. Azerbaijanek, gutxi gorabehera, Portugalen edo AEBetako Maine estatuaren azalera du eta garai bateko Sobietar Batasunaren tamainarekin alderatuz gero, haren eremuaren %0.5a baino ez luke izango. Transkaukasiako hiru estatuetatik, Azerbaijanek du azalerarik handiena. Herrialdeak administrazio azpi-banaketa aipagarri batzuk du, Nakhchivanko Errepublika Autonomoa, Azerbaijango gainerako lurraldeetatik banatuta dagoena, Armeniaren lur-adar bat dela eta. Azerbaijango gainontzekoengandik Armeniako lurralde-zerrendatik bereizten dena, eta Nagorno-Karabakh Eskualde Autonomoa, Azerbaijango beste eskualdeekin bakarrik muga egiten duena. . Nagorno-Karabakhren egoera autonomikoa negoziazioan zegoen 1994an.
Kontinentea | Eurasia |
---|---|
Lurraldea | Kaukaso |
Koordenatuak | 40°30′N 47°30′E |
Azalera | 112. postua |
• Guztira | 86,600 km2 |
• Lurrak | %99.87 |
• Urak | %0.13 |
Punturik garaiena | Bazarduzu Dagi 4,485 m (14,715 ft) |
Punturik baxuena | Kaspiar Itsasoa −28 m (−92 ft) |
Aintzira handiena | Mingäçevir Aintzira 605 km2 (234 sq mi) |
Klima | Hego-ekialdean: subtropikala eta hezea Erdialdean: subtropikala eta lehorra |
Lur mota | Menditsua eta landa baxuduna |
Baliabide naturalak | Petrolioa, gas naturala, burdin mea, metalikoak ez diren materialak, bauxita |
Arrisku naturalak | Lehorteak eta uholdeak, Kaspiar Itsasoaren handitzea |
Ingurumeneko arazoak | airearen kutsadura, uraren kutsadura, basamortutzea, hondakin arriskutsuak, itsasoko hondakinak, itsasontzien kutsadura |
Gune ekonomiko esklusiboa | Bat ere ez |
Kaukasoko mendien eskualdean kokatuta dagoen herrialde honek Kaspiar Itsasoa du ekialdean, Georgia eta Errusia iparraldean, Iran hegoaldean eta Armenia hego-mendebaldean eta mendebaldean. Nakhchivanen zati txiki batek ipar-mendebaldeko Turkiarekin ere muga egiten du. Azerbaijango hiriburua Baku hiri zaharra da, Kaspiar itsasoko portu handiena eta onena duena eta aspaldidanik errepublikako petrolio industriaren erdigunea dena.[1][2]
Herrialdearen erdia, gutxi gorabehera, eremu menditsutzat hartzen da eta horregatik, behe lautadetatik goi lautadetara abiatuz gero, lurraren garaiera azkar batean aldatzen da. Ezaugarri fisiko aipagarriena hego-ekialdeko itsasertz subtropikalean dauden leunki uhindutako muinoak dira, horiek tea sailek eta laranja zein limoi zuhaiztiek estaltzen dituzte, tankera ikusgarria emanez paisaiari. Bestalde, lokatzezko sumendi eta iturri mineral ugari aurki daitezke Bakutik gertu dagoen Kobustan Mendiko arroiletan. Herrialde honetan badira zenbait eremu itsaso maila baino askoz beherago daudenak, hogeita zortzi metro beherago dauden kostaldeko lurrak, kasu.
Kaspiar ekialdeko itsasertza eta Georgia eta Iranekin muga egiten duten zenbait lurralde salbuetsiz, Azerbaijan mendiz inguratuta dago. Ipar-ekialdean, Errusiako Dagestaneko Errepublika Autonomoarekin muga egiten duen Kaukaso Handia dago; mendebaldean Armeniarekin egiten du muga, Kaukaso Txikiko mendilerroan. Hego-ekialdean, Talysh mendiak ditugu Iranekin mugan. Garaiera handieneko lurrak Kaukaso Handian daude; Bazar-dyuzi mendia itsas mailatik 4.466 metrora kokatzen da. Kaukasoko zortzi ibai handik isurtzen dituzte urak Erdialdeko Kura-Aras lurretan, zehazki, kostaldean zehar dauden alubioi lautadetara eta delta baxuetara isurtzen dituzte urak. Mtkvari ibaiak, Kaukasoko ibairik luzeenak, delta bat sortu eta Kaspiar itsasoan itsasoratzen da, Aras ibaiadarrarekin bat egin eta handik gutxira. Mingechaur Urtegia da Azerbaijango ur-gorputz handiena, seiehun eta bost kilometro karratuko azalera duena eta Kura ibaiari presa bat ipinita sortu zena, Azerbaijan mendebaldean. Urtegiko urek Kura-Aras lautadako herriei energia hidroelektrikoa eta ureztapena ematen die. Herriko ibai gehienak ez dira nabigagarriak. Azerbaijango lurren %15 inguru erein daiteke.
Azerbaijan ia mendiz inguratuta dago. Kaukaso Handia, herrialdeko lurrik garaienak dituena, iparraldean dago, Errusiarekin mugan, eta hego-ekialdean zehar zabaltzen da, Abseron penintsulara iritsi arte, Kaspiar itsasoan . Herrialdeko gailurrik altuena, Bazardyuze Dagi da 4.485 metroko altuera du, Azerbaijan eta Errusiaren arteko mugatik gertu dago. Mendebaldean, Armeniarekin mugan, kokatuta dagoen Kaukaso Txikiko mendiek 3.500 metroko altuerak dituzte. Talish Mendiek Iranekin muga egiten dute eta herrialdearen hego-ekialdean kokaturik daude.
Kobustan mendia Bakutik hurbil kokatuta dago eta sakan sakonek zizelkatuta ageri da. Bertan burbuila itxurako lokatzezko sumendiak eta iturri mineralak daude.[3][1]
Azerbaijango lurraldeak bi klima ezberdinek banatzen dituztela esan dezakegu; hego-ekialdean klima subtropikala eta hezea da nagusi, erdialde eta ekialdean aldiz, klima subtropikal eta lehorra nagusitzen da. Kaspiar Itsasoaren ertzean klima epela da, mendi garaietan hotza den bitartean. Bakun, Kaspiar itsasoaren alboan, eguraldi epela egon ohi da, batez bestean 4 °C (39.2 °F) -koa urtarrilean eta 25 °C (77 °F) -koa uztailean.[3]
Baldintza fisiografikoek eta atmosferako zirkulazio desberdinek 8 haize motako korronteak onartzen dituzte: kontinentala, itsasokoa, artikoa eta haize tropikal arrunta. Horiei esker, Errepublikako klima finkatzen da. Normalean, urtean zehar prezipitazio gehien duen eskualdea Lenkeran da (1.600dik 1.800 mm-ra) eta prezipitazio gutxien duena Abseron (200dik 350 mm-ra). Erregistroei begiratuz gero, eguneko prezipitazio handiena (334 mm) Bilieser Estazioan atzeman zen.[4]
Airearen eta uren kutsadura oso hedatuta dago eta garapen ekonomikoaren erronka handiak dira. Kutsadura-iturri nagusien artean petrolio findegiak, industria kimikoak eta metalurgikoak daude, 1990eko hamarkadatik aurrera, Sobietar garaian bezain eraginkor funtzionatzen jarraitu zutenak. Airearen kalitatea oso eskasa da Bakun, hiri hau petrolioaren industriari estuki lotuta baitago. Zenbait txostenen arabera, Bakuko airea garai batean Sobietar Batasuna osatu zuten lurralde guztietakoa baina kutsatuago dago. Hala ere, beste hainbat industriaguneren arazo nagusia ere bada kutsadura.
Kaspiar itsasoa, Baku badia barne, kutsatu egin da petrolioaren isurketengatik eta gordinik edo behar bezala tratatu ez diren uren isurketengatik, horrela, kabiar eta arrain kopurua murriztu egin da. Sobietar Batasunaren garaian, pestiziden aplikazio oso gogorra jarri zen martxan Azerbaijanen, Sobietar Batasuneko gainerako lur subtropikalen ekoizpen eskasa orekatzeko. 1970 eta 1980ko hamarkadetan DDT pestizidaren ohiko erabilera sustatu zen, ekintza ankertzat har dezakegu hau, izan ere, Sobietar Batasuneko gobernuak pestizida horren erabilera debekatu zuen oso kaltegarria zelako gizakientzat. Pestiziden eta ongarri kimikoen gehiegizko erabilerak lurpeko uren kutsadura eragin du eta honek frogatutako eraginak izan ditu biztanlerian, izan ere, azerbaijandar zientzialarien arabera, jaiotzetiko akatsen eta gaixotasunen eragile da. Kaspiar Itsasoko uren igoera gizakiaren egiturek indartutako eragile naturalen erruz gertatzen ari da; gertakizun honek azken hamarkadetan aipatutako eskualdeko lurrek zuten joera lehorra alderantzikatu du, orain hezeak dira, itsasoaren maila dela eta. 1978tik 1993ra itsasoaren maila 1,5 metro igo zen. Nagorno-Karabakh gatazka zela eta, zuhaitz ugari ebaki ziren eta halako lurraldeetatik igarotzen ziren bideak eraiki ziren, nekazaritzarako baliatzen ziren lurrak militarrek okupatu zituzten, gainera.
Kaspiar itsasoa, Baku badia barne, kutsatu egin da petrolioaren isurketengatik eta gordinik edo behar bezala tratatu ez diren uren isurketengatik, horrela, kabiar eta arrain kopurua murriztu egin da. Sobietar Batasunaren garaian, pestiziden aplikazio oso gogorra jarri zen martxan Azerbaijanen, Sobietar Batasuneko gainerako lur subtropikalen ekoizpen eskasa orekatzeko. 1970 eta 1980ko hamarkadetan DDT pestizidaren ohiko erabilera sustatu zen, ekintza ankertzat har dezakegu hau, izan ere, Sobietar Batasuneko gobernuak pestizida horren erabilera debekatu zuen oso kaltegarria zelako gizakientzat. Pestiziden eta ongarri kimikoen gehiegizko erabilerak lurpeko uren kutsadura eragin du eta honek frogatutako eraginak izan ditu biztanlerian, izan ere, azerbaijandar zientzialarien arabera, jaiotzetiko akatsen eta gaixotasunen eragile da. Kaspiar Itsasoko uren igoera gizakiaren egiturek indartutako eragile naturalen erruz gertatzen ari da; gertakizun honek azken hamarkadetan aipatutako eskualdeko lurrek zuten joera lehorra alderantzikatu du, orain hezeak dira, itsasoaren maila dela eta. 1978tik 1993ra itsasoaren maila 1,5 metro igo zen. Nagorno-Karabakh gatazka zela eta, zuhaitz ugari ebaki ziren eta halako lurraldeetatik igarotzen ziren bideak eraiki ziren, nekazaritzarako baliatzen ziren lurrak militarrek okupatu zituzten, gainera.
Lehorteak eta uholdeak; Kaspiar Itsasoaren maila gorakorrak mehatxatuta bizi dira zenbait sakonune edo lurralde baxu.
Tokiko zientzialariek Abseron Yasaqligi (Abseron Penintsula) (Baky eta Sumqayit barne) eta Kaspiar itsasoa munduan ekologikoki suntsituen dauden lurraldetzat hartzen dituzte, airearen, uren eta lurzoruaren kutsadura larriarengatik; lurzoruaren kutsadura DDT pestizida gisa erabiltzearen ondorioz eta kotoiaren ekoizpenean erabilitako defoliante toxikoengatik sortu zen.
Azalera
Alderaketak azalerarekin
Azerbaijan ondorengo herrialdeekin edo horien lurraldeekin alderatu daiteke:
Lur mugak
Kostaldea
Herrialdearen lurralde gehienak menditsuak dira, baina 713 km-ko itsasertza du Kaspiar itsasoarekin.
Itsas aldarrikapenak
Bat ere ez
Lur mota
Garaiera
Baliabide naturalak
Petrolioa, gas naturala, burdina mea, metal ez ferrikoak eta bauxita, besteak beste.
Lurraren erabilera
Ur gezaren erauzketak
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.