Ardatz akromatiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ardatz akromatikoak zelula eukariotoetan zelula zatitzera doanean kromosometako kromatida ahizpak zelula alabetan banatzeko zitoeskeletoko egiturari egiten dio erreferentzia. Ardatz mitotikoari mitosia (genetikoki berdinak diren zelula alabak sortzeko prozesua) gertatzen denean baino ez diogu erreferentzia egiten eta ardatz meiotikoari meiosia (gametoetan gertatzen den zatiketa zelularra) gertatzen denean.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/25/Kinetochore.jpg/320px-Kinetochore.jpg)
Kromosomez gain, ardatz mitotikoa ehundaka proteinaz osatuta dago.[1][2] Mikrotubuluak dira makineriaren elementu ugarienak.