Mikrotubulu
Zitoeskeletoaren osagairik handiena. Zitoplasmaren antolatzaile nagusiak dira eta hainbat funtzio betetzen dituzte antolaketarekin eta mugimenduarekin lotuta. Egitura zilindrikoa dute, eta tubulinaz zein MAP proteina-familiaz osatuta daude. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikrotubuluak mikrofiru eta firu ertainekin batera zitoeskeletoaren osagai diren 22-25nm-tako diametroa duten hodi itxurako firuak dira.
Funtzio zelular desberdinetan parte hartzen dute, hala nola jariapen besikulen garraioan, organuluen mugimenduan, substantzien garraio intrazelularrean eta zatiketa zelularrean (mitosi eta meiosian). Gainera, zilio eta flageloen osagaiak dira.