From Wikipedia, the free encyclopedia
Ardagai ezkatatsu-handia (Cerioporus squamosus) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da[1] Luzaroan hazten denez, ia urte osoan aurki daiteke. Nahiko erraz identifikatzen den perretxikoa da, eta Polyporus generoan hurbil dauden beste espezie batzuk bereizten dira, neurriagatik eta habitatagatik. Oso ale gazteak, haragi samurrekoak, denbora luzez egosi ondoren jan daitezke. Ez da, baina, tradizioa eta sukaldaritzako bokazioa duen perretxikoa. Bere haragia larrukara da eta ez du balio sukalderako. Oso ale gazteak, haragi samurrekoak, jan daitezke denbora luzez egosi ondoren. Zuhaitzaren gaixotasun sintoma bat bezala hartzen da.
Ardagai ezkatatsu-handia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Polyporales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Polyporaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cerioporus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cerioporus squamosus Quél., 1886 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus squamosus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Txapelak 5-30 cm zabal edo gehiago izaten ditu, haizemaile-formakoak, zuri zikinekoak edo horixkak, ezkatak zabalak eta kolore beltz ilunekoak. Karpoforoa oso motel hazten da, eta hilabete askotan mantendu daiteke. Behealdean, himenioak oso tutu finen barrualdea estaltzen du, 7 mm arteko luzerakoak, oinetik ia dekurrenteak, poro zuriarekin edo kremarekin. Oina lodia eta makurtua da, 3-10 cm artekoa, gehienetan albo batean, eta oinarria beltza perretxiko gazteetan eta beltza zaharrenetan. Hasieran, haragi samurra; ondoren, koriazeoa eta bukaeran oso gogorra, irin zaharraren usainarekin eta zapore gozoarekin.
Kapela: 10 eta 40 cm bitarteko diametrokoa. Mamitsua, gero larrukara eta, azkenean zurezkoa eta lehorra, haizemaile-formakoa. Horia, ezkata zentrokide arreekin.
Tutuak: Dekurrenteak, zuriak eta gero hurraren kolorekoak. Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Poroak: Hasieran txikiak eta gero handiak, koskadunak, angelutsuak. Zuriak edo horiak.
Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko luzerakoa eta 4 eta 5 cm bitarteko lodierakoa. Lodia, laburra, zilindrikoa, eszentrikoa, tutu dekurrenteak izaten ditu goialdean erretikulu moduko bat osatuz, furfurazeoa eta ondoren glabroa. Beheko aldean, beltzaxka eta tuberkuluduna.
Haragia: Zuria, elastikoa, larrukara eta ondoren zurezkoa. Irin zaharraren usaina izaten du. Zaporea berriz, meleka.[2]
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin. Squamosus epitetoa berriz latinetik dator, ezkatatsua, esan nahi duen "squamosus" hitzetik. Kapelan dituen ezkatengatik.
Jateko modukoa gaztetan bakarrik, baina kalitate kaskarrekoa.[3]
Nahikoa erraz identifikatzen den perretxikoa da. Polyporus tuberaster delakoarekin nahas daitezke biltzaile hasi berriak.
Egurraren gainean bizi da, batez ere ibaiertzeko basoetako zuhaitzetan (sahatsak, makalak, lizarrak...), eroritako enborretan edo zuhaitz bizien gainean, zaurietan eta urratutako adarretan.
Luzaroan hazten denez, ia urte osoan aurki daiteke, baina udaberrian eta udan batez ere. Oso gutxitan udazkenean. Zuhaitz bizien edo hilen enborretan edo motzondoetan, bereziki hostozabaletan,[4]
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[5]
Aranzadi Elkartearen arabera, ardagai ezkatatsu-handia desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.