From Wikipedia, the free encyclopedia
Antonio Tabucchi (Pisa, Italia, 1943ko irailaren 24a - Lisboa, Portugal, 2012ko martxoaren 25a)[1] italiar idazlea izateaz gain, Sienako Unibertsitateko irakaslea ere izan zen. Nobelak idatzi zituen, kontakizun laburrak, saiakerak eta antzerki lanak[1]. Bere liburuak 40 hizkuntzara itzuli dira.
Antonio Tabucchi | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pisa, 1943ko irailaren 24a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1943ko irailaren 24a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2012ko martxoaren 25a) Portugal (2004 - 2012ko martxoaren 25a) |
Heriotza | Lisboa, 2012ko martxoaren 25a (68 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Pisako Unibertsitatea Scuola Normale Superiore (en) |
Hizkuntzak | italiera portugesa |
Irakaslea(k) | Silvio Guarnieri (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, itzultzailea, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Siena Bolonia eta Genova |
Enplegatzailea(k) | University of Siena (en) Boloniako Unibertsitatea Genovako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Bavariako Arte Ederren Akademka |
|
Antonio Tabucchi Pisan jaio zen, Antonio Tabucchiren eta Tina Pardella bere emaztearen semea[2], baina Vecchianon (hurbileko herrian) amaren aiton-amonen etxean hazi ziren. Unibertsitate garaian Europan zehar bidaiatu zuen, osabaren liburutegian aurkitu zituen egileen ibilbidean. Bidaia horietako batean, Tabacaria poema aurkitu zuen Parisko Gare de Lyoneko kiosko batean, Álvaro de Camposek, Fernando Pessoa poeta portugaldarraren heteronomoetako bat, sinatuta. Pierre Hourcaderena zen frantzesera itzulpena izan zen.
Lisboara egindako bisita batek hiria eta herrialde osoarentzako maitasun ukaezina eragiten dio. Ondorioz, 1969an "Portugalen surrealismoa" buruzko tesi batekin lizentziatu zen. Lisboan, 1970eko urtarrilaren 10ean, María José de Lancastre de Melo Sampaio Portugaleko emakume batekin ezkondu zen, Lisboan jaioa, 1946ko apirilaren 17an, zeinekin bere lehen semea Miguel de Lancastre Tabucchi izan zuen, urte bereko azaroaren 11an. Pisako Scuola Normale Superiorean espezializatu zen 1970eko hamarkadan, eta 1973an, bere alaba Teresa Marina de Lancastre Tabucchi jaio zenean, Hizkuntza eta Portugaldar Literatura irakasle izendatu zuten, Bolonian.
Erabat maiteminduta Portugalekin, Italiako idazleen artean berak ezagutzen zuen ondoen Fernando Pessoa poetaren lana[1], zeinaren liburuak itzuli baitzituen italierara, Maria Jose de Lancastre beraren emaztearekin batera[3]. Parisen ari zela izan zuen Pessoaren berri, Sorbonneko Unibertsitatean, eta hain liluratuta geratu zen haren lanarekin, ezen Italiara bueltatu zenean, portuges eskolak hartu baitzituen Lisboako poeta hobeto ulertzeko[4].
Urte erdiz Lisboan bizi izan zuen, bertan idazten zuela,, emaztea eta bere bi seme-alabekin. Urtearen beste erdia Toscanan bizi zen, Sienako Unibertsitatean irakasten. 2004an Portugalgo herritartasuna lortu zuen.
Tabucchi 2012ko martxoaren 25ean hil zen Lisboako Gurutze Gorriaren Ospitalean, minbiziaren ondorioz.
Tabucchiren zenbait eleberri zinemarako egokitu dira, Italiako zein kanpoko zuzendari ospetsuen gidaritzapean (Roberto Faenza, Alain Corneau, Alain Tanner eta Fernando Lopes), eta baita antzerkirako ere, izen handiko antzerkigileen zuzendaritzapean: Giorgio Strehler eta Didier Bezace, adibidez[5][6].
Ospe handiko sariak jaso zituen Italian, Frantzian, Grezian, Austrian eta Espainian[1]. Bestetik, “Officier des Arts et des Lettres”[3] izendatu zuten Frantzian eta “Comendador da Ordem do Infante Dom Henrique” Portugalen[7]. Irakasle aritu zen Sienako Unibertsitatean, eta irakasle ibili zen izen handiko beste zenbait unibertsitatetan, Italiatik kanpo[3].
Egunkari askotan idatzi zuen, bai Italian eta baita kanpoan ere. Zenbait kultura aldizkaritan ere idatzi zuen. International Parliament of Writers erakundeko kidea izan zen, eta sortzaileetako bat ere bai. 2000. urteaz geroztik, Penn Club-ek Literaturako Nobel Sarirako hautagai bezala proposatu zuen Suediako Akademiari[8].
Igela argitaletxeak liburu bat argitaratu dio[9]:
Literatura Unibertsala bildumak, bi liburu[11]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.