![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0a/Lister_anne.jpg/640px-Lister_anne.jpg&w=640&q=50)
Anne Lister
From Wikipedia, the free encyclopedia
Anne Lister (1791-1840) Yorkshireko lur-jabe, egunerokoen idazle, alpinista eta bidaiaria izan zen.[1] Bere bizitzan zehar, bere egunerokotasuna jasotzen zuten egunerokoak idatzi zituen, emakumeekin izan zituen maitasun harremanak, bere finantza kezkak, industria jarduerak eta Shibden Hall hobetzeko egindako lana biltzen zuen idazlan horietan.[2]
Anne Lister | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Halifax, 1791ko apirilaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Kutaisi, 1840ko irailaren 22a (49 urte) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea, lur-jabea, bidaiaria, eguneroko-idazlea eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
![]() ![]() |
1834an bere bikotearekin, Ann Walkerrekin ezkondu zen Yorkeko Hirutasun Santuaren elizan, legezko aitortzarik gabe. Bi emakumeren artean izandako ezagutzen den lehen ezkontza da Lister eta Walkerrena.[3]
Bere egunerokoek 4.000 hitz baino gehiago dituzte, eta hauen seiren bat, gutxi gora behera, bere harreman erromantiko eta sexualen xehetasun intimoei buruzkoak direnak, zifratuta zeuden. Kodea, aljebraren eta antzinako grezieraren konbinazio batetik eratorria, 1980ko hamarkadan dezifratu zen.[4]