Aljebra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aljebra, zenbaki-teoria, geometria, topologia eta analisiarekin batera, matematikaren atal orokorretako bat da.
Arrazoi historikoen ondorioz, aljebra hitzak matematikan euren artean lotutako esanahi batzuk ditu.
- Bakarrik agertzen denean, aljebra hitza matematikaren atal zabal bat izendatzeko erabiltzen da.
- Pluralean edo singularrean baina mugatzaile batekin, "aljebra" berba egitura matematiko zehatz batzuk izendatzeko erabiltzen da. Ikus aljebra (eraztun-teoria) eta gorputz baten gaineko aljebra.
- Kalifikatzaile batekin, bereizketa berdinak egiten dira:
- Artikulu barik, aljebraren atal bat esan nahi du, adibidez aljebra lineal, oinarrizko aljebra (lehen eta bigarren hezkuntzan ematen diren matematika ikastarotan irakasten diren ikur manipulaziotarako arauak), edo aljebra abstraktu (egitura aljebraikoak aztertzeko erabilia).
- Mugatzaile batekin, zenbait egitura abstrakturen ale bat adierazteko erabili ohi da, Lie aljebra bat edo aljebra elkarkor bat esaten denean bezala.
- Sarritan esanahi biak har ditzake kalifikatzaile bererako, Aljebra trukakorra eraztun trukakorrak aztertzeko erabilitako aljebraren atala da, hauek aljebra trukakorrak zenbaki arrunten gainean direla. esaldian legez.
- Batzuetan "aljebra" aljebrarenak ez diren egituren azterketan erabilitako aljebrarekin lotutako eragiketa eta metodoak adierazteko erabiltzen da. Esate baterako, serie infinituen aljebra infinitu gairen batukari, limite eta konbergentzia nozioak erabili barik serieekin kalkuluak egiteko metodoak esateko erabil daiteke.
"Aljebraiko" adjektiboaren esanahia aljebrarekin erlazionatua da normalean, "egitura aljebraiko"an bezala. Zio historikoengatik, polinomio-ekuazioen erroekin erlazionatuta esateko ere erabil daiteke, zenbaki aljebraiko, hedapen aljebraiko edo espresio aljebraiko kasuetan bezala.