From Wikipedia, the free encyclopedia
Angela Dorothea Merkel, jaiotzez Angela Dorothea Kasner (Hanburgo, 1954ko uztailaren 17a) alemaniar politikaria da, CDUko kidea. Alemaniako kantzilerra izan zen 2005eko azaroaren 22tik 2021eko abenduaren 8ra arte. Alemaniako lehenengo emakumezko kantzilerra izan zen. Munduko emakumerik boteretsuena zela iritzi zuen Forbes aldizkariak 2019an.[1]
Angela Merkel | |||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2017) | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Ahotsa | |||||||||||||||||||||||||||||||||
2017ko urriaren 24a - 2021eko urriaren 26a Barrutia: Vorpommern-Rügen – Vorpommern-Greifswald I (en) Hautetsia: 2017 German federal election (en)
2013ko urriaren 22a - Barrutia: Vorpommern-Rügen – Vorpommern-Greifswald I (en) Hautetsia: 2013 German federal election (en)
2009ko urriaren 27a - 2013ko urriaren 22a Hautetsia: Bundestageko 17. Legealdia
2007ko urtarrilaren 1a - 2007ko ekainaren 30a ← Matti Vanhanen - José Sócrates →
2005eko azaroaren 22a - 2021eko abenduaren 8a ← Gerhard Schröder - Olaf Scholz →
2005eko urriaren 18a - 2009ko urriaren 27a Hautetsia: Bundestageko 16. Legealdia
2002ko urriaren 17a - 2005eko urriaren 18a Hautetsia: Bundestageko 15. Legealdia
2002ko irailaren 24a - 2005eko azaroaren 21a ← Friedrich Merz - Volker Kauder →
2000ko apirilaren 10a - 2018ko abenduaren 7a ← Wolfgang Schäuble - Annegret Kramp-Karrenbauer →
1998ko azaroaren 7a - 2000ko apirilaren 10a ← Peter Hintze - Ruprecht Polenz →
1998ko urriaren 26a - 2002ko urriaren 17a Hautetsia: Bundestageko 14. Legealdia
1994ko azaroaren 17a - 1998ko urriaren 26a ← Klaus Töpfer - Jürgen Trittin →
1994ko azaroaren 10a - 1998ko urriaren 26a Hautetsia: 1994 German federal election (en)
1993 - 2000 ← Günther Krause - Steffie Schnoor (en) →
1991ko urtarrilaren 18a - 1994ko azaroaren 17a ← Hannelore Rönsch - Claudia Nolte →
1990eko abenduaren 20a - 1994ko azaroaren 10a Hautetsia: 1990 German federal election (en) | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Angela Dorothea Kasner | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Eimsbüttel (en) eta Hanburgo, 1954ko uztailaren 17a (70 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Alemania (1990eko urriaren 3a - | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Berlin Hanburgo Quitzow (en) Templin Leipzig Gießen | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Talde etnikoa | alemaniarra | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | alemana | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Aita | Horst Kasner | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Ama | Herlind Kasner | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Ulrich Merkel (1977ko irailaren 3a - 1982ko martxoa) Joachim Sauer (1998ko abenduaren 30a - | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||
Haurrideak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||
Leinua | family of Angela Merkel (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen doctor rerum naturalium (en) Extended Secondary School Templin (en) 1973) Polytechnic Secondary School Templin (en) (1961 - Leipzigeko Unibertsitatea (1973 - 1978) Diplom (en) : fisika | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Tesia | Examination of the mechanism of decays with singular bond breaking and calculation of their coefficient of reaction rate on the basis of quantum mechanical and statistical methods (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Tesi zuzendaria | Lutz Zülicke | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | alemana ingelesa errusiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Irakaslea(k) | Reinhold Haberlandt (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | politikaria, fisikaria, estatu-politikaria eta kimikaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,65 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Berlin Templin eta Uckermark District (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Zentralinstitut für Physikalische Chemie (en) (1978 - 1990) Press and Information Office of the Federal Government of Germany (en) (1990eko urriaren 3a - 1990eko abenduaren 20a) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Lan nabarmenak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kidetza | Atlantik-Brücke (en) Rotary Club (en) Free German Youth (en) Cabinet Kohl IV (en) Cabinet Kohl V (en) First Merkel cabinet (en) Second Merkel cabinet (en) Third Merkel cabinet (en) Fourth Merkel cabinet (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Erlijioa | Eliza Ebanjelikoa Alemaniana Luteranismoa Eliza ebanjelikoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua Democratic Awakening (en) Christian Democratic Union (GDR) (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
buero-bundeskanzlerin-ad.de eta angela-merkel.de | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
Angela Dorothea Kasner Hanburgon jaio zen, 1954ko uztailaren 17an.[2] Aita, Horst Kasner, artzain luteranoa zen, eta ama, Herlind Jentzsch, ingeles eta latin irakaslea. Angelak hiru hilabete zituelarik, familia Ekialdeko Alemaniara aldatu zen, aita Quitzow herrira igorri baitzuten. 1957an, azkenik, Templinen (Brandenburgo) kokatu ziren. Bertan egin zituen lehenbiziko ikasketak.[3]
1973-1978 bitartean, Fisika ikasi zuen Leipzigeko Karl Marx Unibertsitatean. 1977an, Ulrich Merkel ikaskidearekin ezkondu zen; bost urte geroago dibortziatu baziren ere, Angelak senar ohiaren abizena atxiki zuen.[3] 1986an, doktoregoa kimika kuantikoan lortu zuen Ekialdeko Berlingo Zientzien Akademian.[4] Garai hartan ezagutu zuen Joachim Sauer fisikaria, eta 1998an ezkondu ziren.
1989an Berlingo harresia erori ondoan, Esnaldi Demokratikoa (alemanez: Demokratischer Aufbruch) alderdian sartu zen, eta CDUn 1990eko abuztuan. Alemaniaren bateratzearen osteko lehenbiziko hauteskundetan, 1990eko abenduan, Bundestageko diputatu hautatu zuten.[3] 1991eko urtarrilean, Emakume eta Gazteria ministro izendatu zuen Helmut Kohlek; honek paratu zion "ekialdeko neskatxa" ezizena.[2]
Ingurune eta Segurtasun Nuklear ministroa izan zen 1994-1998 bitartean, eta 1995eko martxo-apirilean Berlinen egindako Nazio Batuen Erakundearen Klima Aldaketari buruzko Konferentziako lehendakaria izan zen.[5] Helmut Kohlek 1998ko iraileko hauteskundeak galdu ondoren, aldaketa sakona izan zen CDU alderdian, eta Merkel idazkari nagusi hautatu zuten.[6] Bi urte geroago, alderdiaren presidentetza hartu zuen, Wolfgang Schäublek dimisioa eman ostean. Haren hautaketarekin, bere irudia berritu nahi izan zuen CDUk, emakumea ez ezik, Ekialdeko Alemaniakoa eta protestantea baitzen; ordura arteko buruzagiak, aldiz, gizonezkoak, katolikoak eta Mendebaldekoak izan ohi ziren.[7]
CDUko presidente izan arren, lanak izan zituen bere boterea sendotzeko. Izan ere, 2002an CDU-CSU batasun kristau-demokratak Bavierako lehen ministro Edmund Stoiber aukeratu zuen kantzilergai, Merkelen kaltetan.[8] CDU-CSUk hauteskundeak galdu ondoren, Merkel oposizioaren buru bilakatu zen.[3]
2005eko maiatzeko hauteskundeetan, Merkel izan zen kristau-demokraten hautagaia eta, alde txikiaz izan bazen ere, nagusitu zitzaion Gerhard Schröder sozialdemokratari: CDU-CSUk botoen % 35,2 eta 226 eserleku eskuratu zituen; SPDk botoen % 34,2 eta 222 eserleku.[9] Baina aldea ez zen gobernua eratzeko adinakoa, eta bi alderdi horiek gobernu koalizio handiaren aukera planteatu zuten; negoziazio luzeen ondoren, akordioa erdietsi, eta azaroaren 22an Angela Merkel aukeratuko zuten kantziler.[10]
2005eko azaroaren 22an Angela Merkel Alemaniako kantziler hautaturik, koalizio gobernua osatu zuten CDUk eta SPDk. Hurrengo lau urteetan, egoera ezberdinetara egokitzeko gaitasun handia erakutsi zuen. Gobernukide sozialdemokratak hainbat kuota sozial jarri zizkion haren politika kontserbadoreari. Nazioartean erreferente bilakatu zen, batez ere G8koan eta Europar Batasunean presidentetza izan zuenetik.[11]
2009ko iraileko hauteskundeetan, Merkelen alderdiak lortu zuen garaipena, bozen % 33,8 eta 239 eserleku eskuraturik. Aurreko agintaldian ez bezala, Alderdi Liberalarekin (FDP) osatu zuen gobernu koalizioa.[12] Euroguneko zorraren krisia izan zen bigarren agintaldi horretako gertakari nagusia. 2011n, herrialdeko zentral nuklear guztiak 2022. urterako ixteko plana aurkeztu zuen legebiltzarrean, eta onartua izan zen.[13] 2013an jakin zenez, AEBek Angela Merkelen telefonoa zelatatu zuten; Merkelek berehala deitu zion Barack Obama estatubatuar presidenteari, azalpenak eskatzeko.[14]
2013ko iraileko Bundestageko hauteskundeetan, CDU-CSU gailendu zen berriz ere, botoen % 41,5 eta 311 eserleku lorturik; SPDk botoen % 25,7 eta 193 eserleku atera zituen.[15] Horiek horrela, Angela Merkel hirugarren aldiz hautatu zuten kantziler, kontserbadoreen eta sozialdemokraten akordioari esker.[16] Koalizio handia osatzearen truke, lanbide arteko gutxieneko soldata bat ezartzea onartu zuen Merkelek.[17] 2015ean Europan larritu zen Errefuxiatuen krisian, mugak ixtea ez zela aterabidea adierazi zuen kantzilerrak, eta erantzun solidarioa eskatu;[18] izan ere, urtarriletik irailera 577.000 iheslari hartu zituen Alemaniak.[19]
2017ko hauteskundeetan laugarrenez izan zen nagusi, nabarmen behera egin arren: botoen % 32,9 eta 246 eserleku bereganatu zituen.[20] 2018ko martxoaren 14an hartu zuen berriz ere kantziler kargua, alderdi sozialdemokratarekin akordioa sinatu ondoren.[21]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.