Anemia
odolaren egoera berezia da, hematien edota hemoglobinaren urritasuna ezaugarri duena From Wikipedia, the free encyclopedia
odolaren egoera berezia da, hematien edota hemoglobinaren urritasuna ezaugarri duena From Wikipedia, the free encyclopedia
Anemia (antzinako grezieraz: ἀναιμία, anaimia, "odol gabezia"; ἀν- an-, "gabe" eta αἷμα haima, "odol" hitzetatik) odolaren egoera berezia da, hematien edota hemoglobinaren urritasuna ezaugarri duena. Bera bakarrik azal daiteke, edo beste prozesu zabalago baten agerpena izan. Anemia dagoenean odolak oxigenoa garraiatzeko duen gaitasuna murrizturik dago eta, ondorioz, gorputzeko ehunek eta organoek ohi baino oxigeno gutxiago jasotzen dute. Izan ere, hematietan dagoen hemoglobina molekula da oxigeno garraiatzaile nagusia. Anemiaren ondorioetako bat ehunen hipoxia da.
Anemia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hemopatia, cytopenia (en) , hemic system symptom (en) eritasuna |
Espezialitatea | hematologia |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | epoetin alfa (en) , oxymetholone (en) , sodium ascorbate (en) , nandrolona, iron sucrose (en) , (RS)-lenalidomide (en) , ferric carboxymaltose (en) , Methoxy polyethylene glycol-epoetin beta (en) , sodium ferric gluconate complex (en) , eltrombopag (en) , deferasirox (en) , Ferumoxides (en) , oxymetholone (en) eta nandrolona |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | D64.9 |
GNS-9-MK | 285.9 eta 285.8 |
DiseasesDB | 663 |
MedlinePlus | 000560 |
eMedicine | 000560 |
MeSH | D000740 |
Disease Ontology ID | DOID:2355 |
Mota desberdin asko daude, eta horietako bakoitza kausa desberdinak eragina da. Hainbat ikuspegitatik sailka daitezke, dela kausa sortzailearen arabera, edota ondorioz ateratzen den odolaren morfologiaren arabera, baina ez mota batekoak (anemia aplasikoa, anemia hemolitikoa, anemia ferropenikoa, etab.) eta ez bestekoak (anemia makrozitikoa, anemia mikrozitikoa, anemia normozitikoa, etab.) berez ez dira gaixotasuna, beste gaitz edo arrazoi baten islada baizik.[1]
Anemiaren sintomarik ohikoenak, oro har, ahulezia eta nekea dira, konortea galtzea edo zorabioak, zurbiltasuna, arnasestua eta palpitazioak (edo bihotz-taupada bizkorrak). Horietaz gainera, pertsonak kontzentratzeko zailtasunaz kexatzen dira, buruko minak sarritan edukitzen dituzte, eta arpiladurak edo pitzadurak ager daitezke ezpain ertzetan eta azazkaletan, ileak hauskorrak edukitzeaz gain.[1] Anemia zehazki dagoen jakiteko laborategiko saioak egin behar dira, hemograma analisia batez ere.[2]
Beheko laukian eritrozitoen kopurua, hemoglobinaren kontzentrazioa eta hematokritoaren maila normalak agertzen dira. Gutxieneko maila horietara iristen ez denean anemia agertzen da:
Sexua | Eritrozitoen kopurua | Hematokritoa | Hemoglobina |
---|---|---|---|
Gizonezkoak | 4,2-5,4 x 106/mm3 | % 42-52 | 13-17 g/dl |
Emakumezkoak | 3,6-5,1 x 106/mm3 | % 36-48 | 12—16 g/dl |
Anemia sor dezaketen arrazoiak oso diferenteak izan daitezke. Kausa horiek lau multzo handitan sailkatzen ahal dira:
Globulo gorriak ohi baino txikiagoak izatea dute ezaugarri.
Globulo gorriak ohi baino handiagoak izatea dute ezaugarri.
Hemoglobina maila jaisten da, baina eritozitoek ohiko bolumena daukate.
Anemiaren tratamenduak bere sorburua aintzat hartu behar du. Goian aipatu denez, batzutan anemia beste gaitzaren sintoma baita, eta gaitz honen asaldurak tratatuz anemia bera sendatzen da. Hemorragia edo odoljario bortitzaren ondorioz sortzen denean, odol-transfusioak burutu behar dira. Burdin gabeziaren ondorioz agertzen denean, burdin osagarria hartu behar da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.