Anemia aplasiko

From Wikipedia, the free encyclopedia

Anemia aplasikoa hezur muinaren funtzionamendu okerraren ondorioz sortutako anemia da. Hezur muinak ez ditu eritrozitoak behar bezala sortzen, eta horien gabeziak odolean anemia eragiten du. Eritrozitoak ez ezik, odoleko beste zelulak ere (leukozitoak eta plaketak) ez dira hezur muinean zuzen sortzen.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Deskribapena
Motaanemia, bone marrow failure (en) , congenital anemia (en)
eritasuna
Espezialitateahematologia
Asoziazio genetikoa
Identifikatzaileak
OMIM609135
DiseasesDB866
MedlinePlus000554
eMedicine000554
MeSHD000741
Disease Ontology IDDOID:12449
Itxi

Gaitzaren funtsa

Odoleko zelula guztiak hezur muinean sortzen dira (eritrozitoak, leukozitoak eta plaketak), blasto izeneko zelula ama edo aitzindarietatik. Arrazoi berezi batzuengatik, zelula aitzindari horiek suntsitzen dira, eta ondorioz odoleko zelulak ez dira ekoizten, anemia aplasikoa agertuz.

Gaitzaren jatorria

Gaixotasunaren atzean dauden iturburu batzuk identifikatu dira, baina beste kasu batzuetan gaitzaren jatorria ezezaguna da.

Anemia aplasikoa eragiten duten eragileen artean hauek daude:

Sintoma klinikoak

Odol-zelulen gabeziak eragiten ditu:

  • nekea eta ahultasuna (eritrozitoen gabeziaren ondorioz)
  • infekzio ugari (leukozitoen gabeziaren ondorioz)
  • odoljarioak (plaketen gabeziaren ondorioz)
  • hematomak
  • zurbiltasuna

Tratamendua

  • jatorria ezaguna bada (botikak, substantzia kimikoak...) substantzia eragileak kendu
  • odol-transfusioak
  • hezur-muinaren transplantea

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.