euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Andolin Eguzkitza Bilbao (Santurtzi, Bizkaia, 1953ko abenduaren 6a- Bilbo, 2004ko martxoaren 24a) idazle eta Euskal Filologiaren fakultatean irakaslea eta Euskaltzaindiko kidea izan zen, Ezkerraldeko lehenengoa.
Andolin Eguzkitza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santurtzi, 1953ko abenduaren 6a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 2004ko martxoaren 24a (50 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Iowako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, unibertsitateko irakaslea, itzultzailea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Euskaltzaindia Udako Euskal Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Aralar |
Euskaltzain oso izendatu zutenean, honako hau esan zuen: “Eta eskerrak emateko ordu honetan zelan ahantz Juan Anjel Etxebarria, gerrosteko lehenengo santurtziar euskaldun eta euskaltzalea, idazlea eta irakaslea, euskararen suak eraginda sufrimenduz hornituriko bizitza eskaini ziona Euskal Herriari. Izan bedi gomuta hau harenganako justizia egiten hasteko lehen pausoa!”
Bestela, Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten 1997an, eta kargu hartan egon zen 2001 arte.
Langile porrokatua, euskalkiak eta beste hizkuntza batzuk ere ikasi zituen, tartean katalana.
Halaber, Aralar alderdi politikoko kide eta bultzatzailea izan zen.
Bat-bateko heriotzak gazte harrapatu zuen 2004an, 50 urte besterik ez zuela, bizileku zeukan Bilbon, Basurtuko ospitalean bihotzekoak jota.
Aita Antolin erandiotarra eta ama Celsa portugaletetarra biak Santurtziko ikastola sortu zuen taldekideen artean egon ziren. [1] Bilboko Eskolapioetan ikasi ondoren Deustuko Unibertsitatean Filologia Erromanikoan lizentziatu zen 1975ean, eta, ondoren, Salamancara joan zen ikasketak jarraitzera, Koldo Mitxelenagandik ikasteko. Ondoren, bi urte eman zituen Koloniako Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Institutuan. 1980an Hizkuntzalaritza Orokorreko Irakaslea izatea lortu zuen Iowako Unibertsitatean. Bere hurrengo helburua doktoretza lortzea izan zen, 1986an Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA) lortu zuena, Los Angelesen. Bere tesiaren izenburua Topics on the Syntax of Basque and Romance izan zen (Euskara eta Erromantzearen sintaxiaren inguruko zenbait aztergai).[2][3]
12 urte kanpoan eman ondoren, Deustuko Unibertsitatean hasi zen irakasle lanetan lehenik, eta Euskal Herriko Unibertsitatean ondoren. 2003ko irailean Hizkuntzalaritza Orokorra eta Tipologia katedra lortu zuen EHUn.
Euskal Idazleen Elkarteko zuzendaritzako kide izan zen 1995tik 1997ra bitartean eta ondoren elkartearen buru 2002ra arte. Tere Irastorzari pasa zion kargua.
Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide izan zen 1997tik 2002ra arte.[3][1]
1991tik euskaltzain urgazlea zela 2001ean euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta sarrera-hitzaldia Santurtzin bertan aurkeztu zuen Euskaltzaindiaren batzar berezian 2002ko otsailaren 23an. Euskaltzainak Bilbotik itsasontziz joan ziren eta han izan zituzten zain hiriko alkate Javier Cruz eta Eguskitza bera. Ondoren, Santurtziko udaletxean, Xalotasunaren laudorioa izenburuko hitzaldia eman zuen Eguskitzak.[4] Xabier Kintanak Bilbotik Santurtzira hitzaldiarekin erantzun zion.[5] Jean Haritxelhar euskaltzainburuak ere hitz egin zuen eta domina eta izendapen-agiria eman zion idazleari.[6][7]
1986tik Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeko kide izandakoa zen eta 1995etik aurrera Exonomastika eta Azkue Biblioteka batzordeetakoa ere bai. Gero Exonomastika (2002-2003) eta Dialektologia (2003-2004) batzordeetako buru izendatuko zuten.[1]
UEUko kide historikoa zen eta parte hartu zuen sorreratik. 1974-75 urteetan zuzendaritzako kidea izan zen Manex Goienetxe eta Joseba Agirreazkuenagarekin.
Esaterako, 1976an bertan bi hitzaldi eman zituen:[8]
Eta 1979an beste bi hauek:[9]
Inguma datu-basean Eguskitzaren 106 dokumentu jaso dira, horien artean 35 artikulu, 13 liburu, eta 32 hitzaldi.[19]
Gazte hil zela, laster zenbait liburu argitaratu ziren bere omenez. Horien artean hauek daude:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.