From Wikipedia, the free encyclopedia
Alessandro Fortis (Forlì, 1841eko irailaren 16a - Erroma, 1909ko abenduaren 4a) italiar politikaria izan zen. Italiako lehen ministroa izan zen 1905etik 1906ra.
Abokatua eta errepublikarra izan zen, Giuseppe Mazziniren jarraitzailea, eta 1866an Giuseppe Garibaldirekin bat egin zuen. Elkarrekin borrokatu zuten Trentinon, Mentanan eta Frantzian. 1880. urtean diputatu hautatu zuten eta Luigi Pellouxek Nekazaritza ministro izendatu zuen 1898-99an.
1899an dimisioa eman zuen eta Giovanni Giolittiren oposizio liberalera batu zen. Liberal moderatuak Pellouxen errepresio-neurrien aurka agertu ziren.
1905eko martxoan lehen ministro izendatu zuten. Trenbideak nazionalizatu zituen, langileei greba-eskubidea kentzeko. Irailean Italiako hegoaldea bisitatu zuen Calabriako lurrikarak eragindako kalteak egiaztatzeko eta eskualdeari laguntzeko lege bat onartu zuen. 1906ko otsailean dimititu zuen, parlamentuan hainbat porrot jaso ondoren.
Fortis judua izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.