Alergia organismoak kanpoko substantzia baten aurrean izaten duen hipersentikortasun erreakzioa edo gehiegizko erantzuna da, substantzia horrekiko oso sentikorra delako. Erreakzio alergikoa eragiten duen substantziari alergeno deritzo; alergeno ohikoenak hautsaren akaroak, polena, janari batzuk eta zenbait animalia izaten dira.
Erantzun alergikoaren oinarrian immunitate-sistema dago. Alergenoak antigeno moduan jarduten du, antigorputzen sintesia eragiten. Antigorputz hauek erreakzio bortitzak dituzte bigarren aldiz alergenoa gorputzean sartzen denean.
Alergia prozesuetan agertzen diren antigorputzak E immunoglobulinak dira (Ig E).