From Wikipedia, the free encyclopedia
Agriades glandon Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Hainbat tokitan kobre tximeleta izena ere ematen zaio. Europan mendialdean aurkitzen da, Piriniotan eta Alpetan. Ipar Amerikan ere aurkitzen da eta Errusian ere bai, Siberian eta Kamtxatkan barne.
Agriades glandon | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Lycaenidae |
Leinua | Polyommatini |
Generoa | Agriades |
Espeziea | Agriades glandon Prunner, 1798 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Astragalus |
Zabalera | 20 mm |
Leonardo De Prunner entomologoak deskribatu zuen 1798. urtean.
Tximeleta txiki bat da, hegal zabalera 17-26 mm artekoa da. Arrak zilar kolorea du, dizdira urdinak dituena, emea aldiz marroia da, honek ere baditu dizdira urdinak. Biek ere orban ugari dituzte hegaletan eta ertz zuri deigarria dute. Altuera handian bizi diren tximeletak ilunagoak izan ohi dira. Hegalen azpialdean eraztun zuriak, barnealdea beltza dutenak, nabarmentzen dira.
Barietate ugari dituen esspeziea da, hona hemen batzuk:[1]
Kokapenaren arabera, maiatzaren erdialdetik irailera arte ikusten dira tximeletak.[2]
Toki hotzak atsegin ditu, hala nola, tundra artikoa, baso azpiartiko eta azpialpetarrak, mendialdea eta zohikaztegiak[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.