Agoizko Ibarjaurerria
Nafarroa Garaiko eskualde geografiko / From Wikipedia, the free encyclopedia
Agoizko Ibarjaurerria[lower-alpha 1] (batzuetan Agoitzaldea[lower-alpha 2] bezala aipatua)[oh 1] Nafarroako Pirinioaurreko eremu geografikoa da, Eguesibar, Lizoainibar, Longida, Urraulbeiti eta Erromantzatua ibarren artean kokatua, Itzagaondoa eta Untzitibarreko zatietara unean-unean zabalduz. 300 kilometro koadro inguruko prominentzia laua da, eta batez beste 400 metroko altuera du itsas mailatik. Hori dela eta, nafar Pirinioko lekurik baxuenetako bat da.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Agoizko Ibarjaurerria | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 400 m |
Mota | eskualde geografiko |
Azalera | 300 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′03″N 1°26′47″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Itxi
Zangozako merindadearen barruan dago kokatuta.