![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d2/Vista_de_Aoiz_y_L%25C3%25B3nguida_desde_Legu%25C3%25ADn.jpg/640px-Vista_de_Aoiz_y_L%25C3%25B3nguida_desde_Legu%25C3%25ADn.jpg&w=640&q=50)
Longida
Nafarroa Garaiko udalerria eta ibarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Longida[4][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioaurrea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 27,0 kilometrora. Altuera 437 eta 1049 metro artekoa da, eta 90,84 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 309 biztanle zituen.
Longida | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Pirinioaurrea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Irati | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea (2007-2023) | Roberto Zazpe Bariain (Irati) | ||
Posta kodea | 31481 | ||
INE kodea | 31158 | ||
Herritarra | longidar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°46′34″N 1°21′44″W | ||
Azalera | 90,84 km² | ||
Garaiera | 437-1049 metro | ||
Distantzia | 27,0 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 309 (2023: ![]() | ||
Dentsitatea | 3,4 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 13,93 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 15,15 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 85,37 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 8,13 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[2][3] | % 16,60 (2018: ![]() |
Iruñerria-Zangozerria korridorearen barruan dagoen ibar bat da Longida, Irati eta Erro ibaiek zeharkatzen dutena. Ibar zabal eta lau samarra da, Irati ibaiaren gainean terraza handiak eta zelai zabalak dituena. Bertako arkitektura Pirinioaurrekoa bera da, inguruko harriez osatutako etxeak dituena, gehienetan marroiak. Pirinioen, Iruñearen eta Zangozaren arteko komunikazio-korapilo garrantzitsua da.
Bertako biztanleak longidarrak dira. Ibarburua Aos kontzejua da, non udaletxea da.