Acireale
udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia
udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia
Acireale (sizilieraz: Jaciriali) Siziliako (Italia) Cataniako probintziako komuna bat da. 52.954 biztanle ditu[1], eta 39 km²[2]. Siziliako ekialdeko kostaldean kokatua, Cataniatik 15 km iparraldera[3], ezaguna da bere eraikin barrokoengatik. Elizen kopurua kontuan hartuz, Ehun kanpaien hiria edo Hegoaldeko Vatikano izenekin ezaguna da. Itsas ondoan dago, baina 102 metroko altueran. Itsasoaren ondoan, Santa Maria la Scalaren frakzioa dago. Ondoko komunak Aci Castello, Acicatena, Aci Sant'Antonio, Giarre, Riposto, Santa Venerina eta Zafferana Etnea dira.
Acireale Jaciriali | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Eskualdea | Sizilia | ||
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Catania | ||
Jatorrizko izena | Jaciriali | ||
Posta kodea | 95024 | ||
ISTAT kodea | 087004 | ||
Herriburua | Q49280863 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 37°36′45″N 15°09′56″E | ||
Azalera | 40,43 km² | ||
Altuera | 170 m | ||
Mugakideak | Aci Castello, Aci Catena, Aci Sant'Antonio, Giarre, Riposto, Santa Venerina eta Zafferana Etnea | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 50.515 (2023ko urtarrilaren 1a) 0 (2023) | ||
Dentsitatea | 1.249 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 095 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Mar del Plata, Viareggio eta Torre Annunziata | ||
Katastro kodea | A028 | ||
Sailkapen sismikoa | 2 (Ertaina) | ||
Matrikula | CT | ||
Hizkuntza ofiziala | italiera | ||
comune.acireale.ct.it |
Acirealen iturri termalak daude; ur sendagarriak dira, sufrez, iodoz eta sodioz hornituak. Acirealeko inauteriek ospe handia dute Italian.
Acirealeren jatorriak antzinakoak dira. Greziar Xifonia hiria omen zen. Erromatar garaian Akis hiria zegoen, Gerra Punikoetan sartu zena. Ovidioren Metamofosian maitasun handia sortu zen Azis (Azis ibaiaren espiritua) eta Galatea, itsas-ninfa. Mitologiaren arabera, Azisen heriotza zela eta, Galatearen malkoek, Azis ibaia, Fiume di Jaci, sortu zuten[4]. Erdi Aroan, hiria hedatu zen gazteluaren inguruan (gaurko Aci Castello). Bizantziar garaian Jachium deitu zen. Arabiarrek berriz, Al-Yäj (arabieraz: الياج) eta geroago, Aquilia.
Bizantziar garaian, garapen ekonomiko eta artistikoa ezagutu zuen. 1169 urteko lurrikararen ondorioz, Acirealeko biztanleek alboko herrietara ihes egin zuten babes bila. Espainiarrak lurraldeaz jabetu zirenean, Filipe IV.a Espainiakoak 1642an Aci izenaren ordez Acireale izendatu zuen. 1693an, beste lurrikara batek hiria guztiz suntsitu zuen. Beranduago, hiritarrek berreraiki zuten estilo barrokoan. Garibaldiren expedizioaren (1861) Sizilia Napoliko Erresumatik askatu zuena, Acireale izan zen lehen hiria Borboien kontra matxinatzean. 1941ean, aliatuen bonbardatu zuten hainbat hildako zibil eraginez.
Gaur egun, Acireale nekazaritza eta merkataritzako gune garrantzitsua da. Tokiko ekonomia turismoan oinarrituta dago.
Barruti hauek ditu: Santa Maria la Scala, Santa Tekla, Stazzo, Pozzillo, Santa Maria Ammalati, Guardia, Mangano, Capomulini, San Cosmo, Batatelle, Pennisi, Fiacanda, Loreto, Piano d'Api, Aciplatani, Scillichenti, Santa Caterina, Santa Maria delle Grazie, Santa Maria la Stella, San Giovanni Bosco.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.