Abaurregaina
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Abaurregaina[4][lower-alpha 1] (aezkeraz: Aburre edo Aburregeina)[lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 68,3 kilometrora. Altuera 843 eta 1442 metro artekoa da, eta 21,36 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 115 biztanle zituen.
Abaurregaina | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herriko sarbidea Aribetik | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Pirinioak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Bidausi | ||
Izen ofiziala | Abaurregaina / Abaurrea Alta | ||
Posta kodea | 31692 | ||
INE kodea | 31003 | ||
Herritarra | abaurregaindar, aburrear | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°54′05″N 1°11′44″W | ||
Azalera | 21,36 km² | ||
Garaiera | 843-1442 metro | ||
Distantzia | 68,3 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 115 (2023: −5) | ||
Dentsitatea | 5,38 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 33,09 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 3,37 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 50,80 (2018: %16,8) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1845 (independentzia) |
Abaurregaina Euskal Herriko herririk altuena da, eta hirigunearen batez besteko altuera itsas mailatik 1050 metro ingurukoa da. Kale-herri kokapenean dago, San Migel mendiaren magalean, Aezkoa ibarraren eta Abaurreko lautadaren arteko sestra-aldaketa malkartsua markatzen duena, Zaraitzurekin lotzen duena. Bertako arkitektura ohikoa da Aezkoan, fatxada zuriekin eta harrizko ukituekin, grisaxkarekin kasu honetan, eta egurrezko dekorazioekin. Teilatuak bi isurialdekoak dira, baina oso aldapatsuak, elurra maiz egiten baitu. Herritik kalitate handiko ikuspegiak daude, Aezkoa, Zaraitzu eta Pirinioetakoak.
Aezkoa ibarran kokatuta da, baina 1845etik udalerri independentea da. Bertako biztanleak abaurregaindarrak (aezkeraz: aburrearrak) dira.