From Wikipedia, the free encyclopedia
Telekomunikazioko arloan, 5G siglak telefonia mugikorraren[1] bosgarren belaunaldiari egiten dio erreferentzia. Hain zuzen, 4G-tik eratorria da. Gaur egun bere aurreko bertsio estandarizatua erabili daiteke, “Release 15” (Stand Alone) izenez ere ezaguna dena.
Telekomunikazio arloan lanean dabiltzan enpresak oraindik ikertzen hari diren teknologia da, non oraindik ere garapen teknologiko handia duen. Asmakizun berria da, izan ere 2019an hasi ziren “Release 15” eskura zuten lehenengo sare komertzialak erabiltzen. Ordutik, 2020an bere erabilera esponentzialki hazi dadin espero da.[2][3][4]
5G teknologiari dagokion frekuentzia-espektroa hirutan dago banatuta, milimetro-uhinak, erdiko banda eta beheko banda. Beheko bandan 4G bandako espektro bera erabiltzen da. Milimetro-uhinetako espektroan lortzen da abiadura handiena, 1–2 Gbit/s tartean, 24 GHz eta 72 GHz arteko frekuentzietan (muturreko goi frekuentziak, extremely high frequency), baina espektro horretan hormak eta leihoak zeharkatzeko zailtasunak daude, ondorioz estaldura mugatua izanik.[5] Erdiko bandakoa da erabiliena, 30 saretan banatuta. 100 MHzkoan lortzen den abiadura 100–400 Mbit/s tartean dago. Beheko bandan lortzen diren abiadurak 4G aurreratuan lortutakoen parekoak dira.
5G saretan abiadura hasieran 50Mbit/s eta 2Gbit/s artean dago, baina 100Gbit/s moduko abiaduretara iristeko aukera gertu dago. 4G baino ehun bat aldiz azkarrago.[6] 5G azkarrena mmWave izenarekin ezagutzen dena da, 2Gbit/s abiadurarekin. Erdiko bandako 5G teknologia (mid-band 5G), ohikoena da alde handiz, 100 eta 400 Mbit/s abiadurarekin, baina irismena handiago du mmWare baino, hormek, zuhaitzek eta bestelako oztopoek ez diotelako transmisioa eragozten.[7]
5G instalazioetan aireko latentzia ("air latency")[8] 8 eta 12 milisegundo artean dago 2019an.[9] Horri gehitu behar zaio zerbitzariarekiko latentzia. Verizon-en informazioen arabera 30 ms-koa da aireko latentzia:[10] "Edge Server" delakoak dorreetan erabiliz 10–20 ms. tartera irits daiteke, baina 1–4 ms.ra jaistea urrun dago oraindik, laborategitik kanpo behinik behin.
Ericsson enpresa suediarra izan zen 5G abiadura lortu zuen lehengoa [11]2014ko azaroan zehazki. Honen ondorioz, “Huawei” operadore mugikorrak akordio batera heldu zen “Megafon” operatzaile errusiarrarekin 5G sareak estandarizatzeko eta garatzeko. Ahalegin guzti hauek 2018-ko futboleko munduko txapelketan erabiltzeko asmoz[12]. 2017ko otsailean, ITUk (International Telecommunication Union), 5G sarearen lehengo zehaztapenak argitaratu zituen: Deskarga abiadura gutxienez 20Gbps eta igoera abiadura 10Gbps eta 4ms-ko latentzia. Lortu nahi den helburu nagusia gailu elektronikoak optimizatzea da, ahalik eta eraginkorren izan daitezen, IoT[13] (Internet of Things) erabiltzeko ahalmena izateko. 2025ean telefonia mugikor guztiek teknologia hau erabil dezatela espero da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.