From Wikipedia, the free encyclopedia
2G telefonia mugikorra telefonia mugikorreko bigarren belaunaldiaren laburdura da, zeinak, nagusiki GSM estandarraren bitartez, ahots eta datu transmisioak ahalbidetzen dituen. 2G teknologian, telefonia mugikorreko estandarrak digitalak izatera pasa ziren.
Bigarren belaunaldia 1991n hasi zen, telefonia mugikorreko operadoreek GSM estandarra ezarri zutenean. Bezeroentzako lehenbizigo GSM sarea Finlandian jarri zuen martxan Radiolinja operadoreak.[1] Telefonia mugikor digitalarekin, analogikoarekin baino konexio gehiago ezar zitekeen momentu berean, banda zabalera bera edukita ere. Hala, sareak gainezka egitea eragotzi nahi zen, telefonia mugikorrak edukitzen ari zuen bezero igoeraren ondoren. Bestalde, sistema digitalak telefono deiez gain beste zerbitzu batzuk martxan jartzea ahalbidetu zuen, hala nola SMS mezu laburren zerbitzua, eta fax eta modem gailuetatik datuak bidaltzea.
2Gk konpainia ezberdinek garatutako protokolo edo estandar ezberdinak hartzen ditu, bere artean bateraezinak direnak. Horrek telefono mugikorren erabilpena mugatzen zuen, operadoreak zerbitzu ematen zuen guneetan soilik erabiltzerik zegoela.
2G sareak oro har ahots datuak eta bestelako transmisioak egiteko sortu ziren, baina teknologiak aurrera egin ahala, 2G teknologiaren abiadura motelegitzat hartu zen, eta horren eboluzioa garatu behar izan zen, 3Gra heldu zelarik. 2Gtik 3Grako eboluzioa hurrengo alditan eman zen:
2G teknologiaren eboluzioaren hasierako pausua GPRS (General Packet Radio Service, Radio bidezko Pakete Zerbitzu Orokorra) estandarraren jaiotzea izan zen. GPRSarekin lotutako zerbitzuak 2.5G teknologiadunak izatera pasa ziren.
GPRSk 56 kbps eta 114 kbps bitarteko datu abiadurak hartzen ditu. Abiadura horiekin, terminal mugikor bat hurrengo zerbitzuak erabiltzeko gai da: WAP (Haririk gabeko Aplikazioetarako Protokoloa, Internet sarbidea edukitzeko), SMS (Mezu Laburren Zerbitzua), MMS (Mezularitza Multimedia Zerbitzua), eta bestelako Internet bidezko komunikazio zerbitzuak, hala nola e-maila.
GPRS bidezko komunikazioetan, datuen transmisioa kobratzeko transmititutako megabyte kopurua zenbatzen da, hau da, datu kopurua zenbatzen da. Aldiz, zirkuitu konmutazio bidezko komunikazioetan konexio denbora zenbatzen da, hau da, konexioaren minutuak zenbatzen dira, kontuan eduki gabe bezeroak transmititu duen datu kopurua.
GPRSaren ondoren, EDGE (Enhanced Data Rates for GSM Evolution, GSMren Eboluziorako Datu Tasa Hobetua) estandarra, EGPRS (Enhanced GPRS, GPRS Hobetua) izenez ere ezaguna dena, martxan jarri zen, 3Grako zubi modura eta 2.75G teknologiatzat hartzen dena.
EDGE edo EGPRSren abantaila, GPRSren aurrean, datu transferentziak egiteko abiaduran datza. Banda zabalera altua behar duten zerbitzuetan, hala nola bideoak eta bestelako zerbitzu multimedia batzuk, portaera hobea izaten da, transferentzia abiadura altuagoa izateagatik.
EDGEk 384 kbpsko datu abiadura har dezake. Horrek, ITUren (International Telecommunication Union, Telekomunikazioen Batasun Internazionala) arabera, 3G sarea izateko betekizunak betetzen ditu, nahiz eta aurretik aipatu bezala, 2.75G belaunaldikotzat hartzen den.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.