Ahotsa eta multimedia-mezuak transmititzen dituen eta Interneterako sarbide azkarra eskaintzen duen sistema telefoniko digitala. 2003ko urte-hasieran merkaturatu zen From Wikipedia, the free encyclopedia
3G telefonia mugikorra telefonia mugikorreko hirugarren belaunaldiaren laburdura da, zeinak, nagusiki UMTS estandarraren bitartez, ahots eta datu transmisioak ahalbidetzen dituen.
Hirugarren belaunaldiarekin lotutako zerbitzuek ahalbidetzen dute transmititzea bai ahots eta datuak (hala nola telefono deiak edota bideodeiak), baita ahotsik gabeko datuak ere (adibidez artxiboen, programen eta aplikazioen deskargak, edota posta elektronikoa edo bat-bateko mezularitza erabiltzea).
Hasiera batean teknologia hau telefonia mugikorrari zuzenduta zegoen arren, telefonia mugikorreko operadoreek USB modemak erabiliz Internetera konektatzeko zerbitzuak ere eskaintzen dituzte, 3G teknologia erabilita. Hala, terminal mugikorrik erabili gabe ordenagailuan Internet sarbidea edukitzea posible da. Gainera, badira modema integratuta dakartzaten gailuak, adibidez netbook motatako ordenagailu eramangarri batzuk. Horiek SIM txartela behar dute Internetera sarbidea edukitzeko, beraz, kasu hauetan telefono linea aktiboa edukitzea beharrezkoa dute.
3G sareak 2G sareen hobekuntza modura sortu ziren, oro har ahots datuak eta bestelako transmisioak abiadura handiagoan egiteko, baina teknologiak aurrera egin ahala abiadura motelegitzat hartu eta horren eboluzioa garatu zen, 4Gra heldu arte. 3Gtik 4Grako eboluzioa hurrengo alditan eman zen:
2Gren lehenengo pauso inportantea izan zen, GPRS (General Packet Radio Service) sartu zenean.
GPRS datuei abiadura eman zien, 5,8kb/s eta 114kb/s bitartean. Erabili daiteke satzeko aplikazio inalanbrikoen potrokolera, edo mezularitza laburreko zerbitzura eta mezularitza multimediako zerbitzua, baita ere interneteko zenbait aplikazioetarako, hala nola, hotmail. Normalean GPRS datu trasmitzaileak erabilitako bytetan ordaintzen da, berriz, komunikazio datuak konmutazioaren bidez, minituka ordaintzen da, bazkide izan ala ez izan. GPRS paketeak trasmititzeko gailu oso ona da.
3G teknologiaren eboluzioaren hasiera HSDPArekin (High Speed Downlink Packet Access, Abiadura Handiko Deskarga Pakete Sarbidea) etorri zen. Estandar honekin lotutako zerbitzuek 3.5G edo 3G+ izena hartu zuten.
HSDPAk 14 Mbpsko datu deskarga abiadura har dezake. Horrek telefono mugikorrari ahalbidetzen dio Internet bidezko datu transferentzia handiak gauzatu ahal izatea. Komunikazio hauetan, datuen transmisioa kobratzeko transmititutako megabyte kopurua zenbatzen da, hau da, datu kopurua zenbatzen da.
HSDPAren ondoren HSUPA (High Speed Uplink Packet Access, Abiadura Handiko Karga Pakete Sarbidea) heldu zen, estandar hau erabiltzen duen teknologiak 3.75G ezizena hartu duela.
Izenak aipatu bezala, HSUPAk datu igoerak abiadura handian egin ditzake, 7,2 Mbpsko abiadurara har daitekelarik.
HSDPA eta HSUPAk datu eta ahots komunikazioetan prestazio altuak ematen dituzte, eta bien batasunak HSPA eta horren eboluzioa den HSPA+ teknologiak ekarri ditu. Teknologiek har ditzaketen abiadura maximoak hurrengoak dira: datu deskargarako 4 Mbps, eta datu igoerarako 22 Mbps.
Ingelesez "3rd Generation Partnership Project", erakunde honek 3Grekin erlazionatuta dauden estanadarrak superbisatzen ditu.
3G tekonologia IMT-2000-ren erantzuna dira. Hasieran Europan eta Japonen UMTS sistema aukeratu zen, W-CDMA teknologian oinarrituta. UMTS 3GPP erakundea kudeatzen du. 3G teknologian ere eboluzio bat sortatzea esperatzen dute.
3G teknologia seguragoa da 2G teknologia baino. Sarek Europar Batasunak baimentzen edo legeztatzen duenez, erabiltzaileak aseguratzen da sarea erreala dela beraz, ez de la imitazio bat.
Nahiz eta mundua osoan oso modu positiboan hartu dute 3g teknologia, badauede zenbait arazo:
Gauza guzti hauek bikainak dira zerbitzu multimedaia mugikorrark trasmititzerako orduan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.