2021eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
2021eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2021 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2021 eta frantsesez Concours Eurovision de la Chanson Junior 2021) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hemeretzigarren edizioa izan zen. Abenduaren 19an ospatu zen, Parisko La Seine Musicale aretoan. Frantziak lehiaketa antolatzen duen lehen aldia izan zen, aurreko urteko edizioa irabazi ondoren.
2021eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Abenduaren 19, 2021 |
Egoitza | La Seine Musicale, Paris |
Aurkezlea(k) | Carla Élodie Gossuin Olivier Minne |
Antolatzailea | France Télévisions (france·tv) |
Partaide kopurua | 19 |
Irabazlea | "Qami Qami" Maléna ![]() |
Garailea Armeniako Maléna izan zen, "Qami Qami" abestiarekin. Armeniaren bigarren garaipena izan zen.
Hemeretzi herrialde izan ziren partaide guztira.[1] Albania, Armenia, Ipar Mazedonia, Irlanda, Italia eta Portugal lehiaketara itzuli ziren urte batez huts egin baten ostean, Azerbaijan bi urteko eten baten ostean bueltatu zen, eta Bulgaria lau urteko eten baten ostean. Bestalde, Bielorrusia lehiaketatik at geratu zen lehen aldiz, Europako Irrati-Telebista Batasunak bielorrusiar telebista kidetza gabe utzi zuen eta.