2022ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
2022ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2022 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2022) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hogeigarren edizioa izan zen. Abenduaren 11an ospatu zen, Erevango Karen Demirchyan konplexuan. Armeniak bigarrenez antolatu zuen ekitaldia, aurreko urteko edizioa irabazi ondoren.
2022ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Abenduaren 11, 2022 |
Egoitza | Karen Demirchyan Sports and Concerts Complex, Erevan |
Aurkezlea(k) | Iveta Mukuchyan Garik Papoyan Karina Ignatyan Robin the Robot |
Antolatzailea | Armeniako Telebista Publikoa (ARMTV) |
Partaide kopurua | 16 |
Irabazlea | "Oh maman!" Lissandro Frantzia |
ā Paris 2021 |
Niza 2023 ā |
Garailea Frantziako Lissandro izan zen, "Oh maman!" abestiarekin. Frantziaren bigarren garaipena izan zen.
Hamasei herrialde izan ziren partaide guztira.[1] Erresuma Batua lehiaketara itzuli zen hamasei urteko eten baten ostean. Bestalde, Alemania, Azerbaijan eta Bulgariak uko egin zioten lehiaketari, eta Errusia kanpoan geratu zen Europako Irrati-Telebista Batasunak errusiar telebista kidetza gabe utzi zuen eta.