Eurovision Junior Abesti Lehiaketaren XVIII. edizioa From Wikipedia, the free encyclopedia
2020ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2020 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2020, frantsesez Concours Eurovision de la Chanson Junior 2020 eta polonieraz Konkurs Piosenki Eurowizji dla Dzieci 2020) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hemezortzigarren edizioa izan zen. Azaroaren 29an ospatu zen, eta Varsovia izan zuen egoitza ofiziala. Poloniak antolatu zuen 2019ko edizioa irabazi ondoren da, herrialde batek bigarren urtez segidan antolatzen zuen lehen aldia izan zen.
Nahiz eta egoitza ofiziala Varsovia izan, ezohikoz, COVID-19 pandemiak sortutako eragozpenak zirela eta, artista partaideak bakoitzaren herrialdeko telebista-estudio batetik aritu ziren.[1]
Garailea Frantziako Valentina izan zen, "J'imagine" abestiarekin. Frantziaren lehen garaipena izan zen.
Hamabi herrialdek hartu zuten parte guztira.[1] 2012ko eta 2013ko edizioetan izandako partaide kopuru murritzena berdindu zen. Albania, Armenia, Australia, Gales, Ipar Mazedonia, Irlanda, Italia, eta Portugalek partaidetza eten zuten. Bestalde, Alemaniak lehen agerraldia egin zuen.[2]
2020ko martxoaren 5ean, Polonia antolatzaile bezala baieztatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU).[3] Maiatzaren 16an, Varsovia hiriburuan egingo zela iragarri zuten.[4]
Irailaren 8an, artista partaideak herrialde bakoitzeko telebista-estudio batean arituko zirela adierazi zuen EBUk, COVID-19 pandemiak sortzen dituen bidaiatzeko eragozpenak direla eta. Lehiaketari eta ikuskizunari berdintasuna emateko, telebista-erakunde partaideek eszenatoki diseinu berdina eta antzeko baliabideak erabiltzea adostu zen.[1] Aurkezleak eta artista gonbidatuak Varsovian aritu ziren, hain zuzen TVP poloniar telebista-erakunde publikoaren egoitzaren 5. estudioan.[1][5]
Europako Irrati-Telebista Batasunak irailaren 8an eman zen ezagutzera behin-betiko partaide zerrenda, hamairu herrialdek osatua.[1] Nahiz eta zerrendan egon, azaroan Armeniak bertan behera utzi zuen partaidetza, Karabakh Garaiko gerraren ondorioz.[6] Herrialde honen ordezkaria Maléna zen izatekoa, "Why" (Zergatik) abestiarekin.
Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Alemania | Alemana, Ingelesa | Susan | "Stronger with You" | Indartsuagoa zurekin | 12 | 66 |
02 | Kazakhstan | Kazakhera, Ingelesa | Karakat Bashanova | "Forever" | Betirako | 2 | 152 |
03 | Herbehereak | Nederlandera, Ingelesa | Unity | "Best Friends" | Lagun onenak | 4 | 132 |
04 | Serbia | Serbiera, Ingelesa | Petar Aničić | "Heartbeat" | Bihotz taupada | 11 | 85 |
05 | Bielorrusia | Errusiera, Ingelesa | Arina Pehtereva | "Aliens" | Estralurtarrak | 5 | 130 |
06 | Polonia | Poloniera, Ingelesa | Alicja Tracz | "I'll Be Standing" | Zutik egongo naiz | 9 | 90 |
07 | Georgia | Georgiera, Ingelesa | Sandra Gadelia | "You Are Not Alone" | Ez zaude bakarrik | 6 | 111 |
08 | Malta | Ingelesa | Chanel Monseigneur | "Chasing Sunsets" | Ilunabarren atzetik | 8 | 100 |
09 | Errusia | Errusiera, Ingelesa | Sofia Feskova | "My New Day" | Nire egun berria | 10 | 88 |
10 | Espainia | Gaztelania | Soleá | "Palante" | Aurrera | 3 | 133 |
11 | Ukraina | Ukrainera, Ingelesa | Oleksandr Balabanov | "Vidkryvay (Open Up)" (Відкривай) | Ireki | 7 | 106 |
12 | Frantzia | Frantsesa | Valentina | "J'imagine" | Imajinatzen dut | 1 | 200 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.