From Wikipedia, the free encyclopedia
1967ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 50. edizioa izan zen. 1967ko maiatzak 18 eta ekainak 9 artean ospatu zen, horietako bat bikoitza izan zen 22 etapatan banatutako 3572 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Felice Gimondik, batez beste, 35,339 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Treviglion hasi eta Milanen amaitu zen.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 50. Italiako Giroa | ||
Txapelketa | 1967 Super Prestige Pernod | ||
Etapak | 23 | ||
Datak | maiatzak 20 – 1967.eko ekainak 11 | ||
Luzera | 3.572 km | ||
Herrialdea | Italia | ||
Irteera-lekua | Treviglio | ||
Helduera-lekua | Milan | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Felice Gimondi (Salvarani) | ||
Txapeldunordea | Franco Balmamion | ||
Hirugarrena | Jacques Anquetil (Bic-Hutchinson) | ||
Puntukako sailkapena | Dino Zandegù (Salvarani) | ||
Eskalatzailerik onena | Aurelio González (Kas-Kaskol) | ||
Talderik onena | Kas-Kaskol | ||
◀1966 | 1968▶ | ||
Dokumentazioa |
130 txirrindularik hasi eta 70ek amaitu zuten proba.
Edizio honetan parte hartu zuen lehen aldiz KAS taldeak Italiako Giroan, eta arrastoa utzi zuten itzulian, taldekako sailkapena, mendikoa eta hiru etapa irabaziz eta maglia arrosa hamaika egunez eramanez bi txirrindulari ezberdinen artean. Lasterketan, protagonista nagusiak esprinterrak izan ziren. Willy Planckaert, Dino Zandegu, Rudi Altig eta Michele Dancelliren artean bederatzi etapa banatu zituzten.
Era berean, edizio honetan, hurrengo urteetan zeresan handia izango zuen txirrindulari batek parte hartu zuen: Eddy Merckx belgikarra, bere lehen parte-hartzea izan zen honetan bi etapa garaipen lortu zituelarik, sailkapen nagusian 9. postuan amaitzeaz gain. Lasterketan, polemika ere ez zen falta izan. 19. etapan, elurpean jokatu zena, Tre Cime di Lavaredo izeneko mendatea igo zen lehen aldiz. Egun horretan, Gimondik irabazi zuen etapa, segundo gutxira Eddy Merckx eta Gianni Motta sartu zirelarik. Alabaina, etapa baliogabetua izan zen irregulartasunengatik eta zaletuen bultzakadengatik, italiar txirrindularia biziki haserrarazi zuena, lasterketa uzteko puntuan egon zena, baina bi aldiz pentsatu ondoren, lasterketan jarraitzea erabaki zuen.
20. etaparen amaieran, edizio honetako etapa erregina izan zena, Jacques Anquetilek jantzi zuen maglia arrosa. Dena dela, Gimondi, Girora bronkitisak jota joan zena, frantziarragandik oso gertu zegoen sailkapen nagusian, minutu erdi baino gutxiagora. Italiarrak 21. etapan ihes egin zuen eta etapa 4. postuan amaitu zuen, baina sailkapen nagusiko lehen postuetan zeudenekiko lau minutu baino gehiagoko diferentziarekin. Sailkapen nagusia erabat irauli zen, eta Gimondik, bere karreran irabaziko zituen hiru Giroetatik lehena irabazi zuen.
|
|
Clasificación general | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Mendiko sailkapena | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Puntukako sailkapena | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.