Zinema ekoizlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Ángel Amigo Quincoces (Errenteria, 1952ko urtarrilaren 25a - ) euskal zinema ekoizle eta gidoigilea da.
Ángel Amigo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1952ko urtarrilaren 25a (72 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea eta gidoilaria |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Frankismoaren garaian, ETAko kidea izateagatik atxilotu eta espetxeratua izan zen. Segovia ihesean hartu zuen parte eta Segoviako ihesa filmerako gidoia idatzi zuen gertakari haietan zuzenean parte hartu ondoren.
Kazetaritza eta soziologia ikasi zituen. 1979an argitaratu ziren bi libururen idazlea da: Operacion Poncho eta Pertur. 1981. urtetik, hainbat ekoizpen-etxeetako proiektuetan kolaboratu du: Frontera Films, Irati Filmak, Igeldo Komunikazioa eta Compañía vasca de Audiovisuales. 1982 eta 1983 urte bitartean "Euskal Ekoizle Independenteko" mahaiburu izan zen. 1983-1984 urteetan, Donostiako Zinemaldiko Batzordeko zuzendari izan zen. 1993 eta 1996 urte bitartean , Euskadiko Ikus-entzunezko Enpresen Elkarteko buru izan zen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.