From Wikipedia, the free encyclopedia
Àngels Ponsa i Roca (Artesa de Segre, 1960ko martxoaren 10) Kataluniako irakasle eta politikari katalana da, Kataluniako Parlamentuan diputatu IX, X eta XI. legegintzaldietan,[1] eta, 2020ko irailaren 3tik aurrera, Kataluniako Gobernuaren kultura-kontseilaria.[2][3][4]
Artearen Historian lizentziatua da, Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik, bai eta gestio publikoan masterduna, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren eskutik. 1988 eta 1991 artean Massana Eskolan historia-irakasle izan zen. Halaber, Òmnium Cultural-eko Sant Cugat del Vallès-eko delegazioaren idazkari eta Hizkuntza-Kontseilu Sozialaren (Consell Social de la Llengua) zein Kataluniako Eskola-Kontseiluaren (Consell Escolar de Catalunya) kide ere izan da.[5]
Kataluniako Konbergentzia Demokratikoaren militante, Sant Cugat del Vallès eta Vallès Oriental-eko alderdi-batzarraren kide izan zen, bai eta eskualde-batzorde horretako kultura-lehendakaria, 2008. urtetik aurrera. 1995eko Udal-hauteskundeen ondorioz, eta 2003ra arte, Sant Cugat del Vallès-eko alkate-teniente izandakoa da ere.[6][7]
2011. urtean, 2010eko Kataluniako Parlamentuko Hauteskundeetan eserlekua lortutako Jordi Cuminal-en trukean, Kataluniako Parlamentuko diputatu izan zen hautatua. 2013an, berriz, 2012ko Hauteskundeetan hautatutako Lluís Miquel Recoder-en trukean, diputatu bihurtu zen. 2017an, hirugarrenez, Neus Munté-ren trukean Junts pel Sí-ren diputatu bilakatu zen, PDeCAT-en eskutik.[7] Kataluniako Parlamentuko Kultura-Komisioan, Konbergentzia eta Batasuna alderdiko talde parlamentarioaren bozeramaile izan da ere.
2018ko ekainean Cooperació Culturaleko zuzendari nagusi bihurtu zen.[8] 2019ko uztailean, Sorkuntza, Lurralde-Ekintza eta Liburutegi Departamentuko zuzendari nagusi bihurtu zen ere.[6]
2020ko irailaren 3an, Quim Torra-ren gobernuaren birmoldatze baten ondorioz eta Mariàngela Vilallongaren trukean, Torraren gobernukide bilakatu zen, kultura-kontseilari modura, Kataluniako Generalitatepean.[2][3][4][9]
Hauteskundeak | Barrutia | Alderdia | Koalizioa | # | Emaitza | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1995[10] | Sant Cugat del Vallès | Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC) | Konbergentzia eta Batasuna (CiU) | ? | Hautatua | ||
1999[10][11] | Sant Cugat del Vallès | Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC) | Konbergentzia eta Batasuna (CiU) | 5 | Hautatua | ||
2010[12] | Bartzelona | Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC) | Konbergentzia eta Batasuna (CiU) | 39 | Hautatua | ||
2012[13] | Bartzelona | Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC) | Konbergentzia eta Batasuna (CiU) | 29 | Hautatua | ||
2015[14] | Bartzelona | Kataluniako Europar Alderdi Demokrata (PDeCAT) | Junts pel Sí (JxSí) | 37 | Hautatua |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.